EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Haurra zirelarik norbaitek liburua irakurtzen dautzu, eta hor da gakoa, harreman hori!"

_haurra_zirelarik_norbaitek_liburua_irakurtzen_dautzu_eta_hor_da_gakoa_harreman_hori_

MP3 jaitsi

Asteazken goiz honetan Mirentxu Ibargarai izan da gure gomita. Haria egitasmoa sortu du. Liburuak, albumak etxera bidaltzea proposatzen du, hauen azalpenarekin eta berak egin irakurketaren audioa proposatuz.

Irakurketa eta buraso-haurren arteko lotura bultzatuz ber denboran. Mirentxu Ibargaraik Panpi Mercapideri aurkeztu dio bere egitura.

2024ko Urtarrilaren 31a

BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 30eko Sarako berriak

urtarrilaren_30eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Urtarrilaren 30a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Historia garaileek idatzi ez zutena, Martin Hiribarreni esker gure eskutan

historia_garaileek_idatzi_ez_zutena_martin_hiribarreni_esker_gure_eskutan

MP3 jaitsi

"Historia garaileek idatzia dela hamaika aldiz entzun dudan arren, badira ene ustez galtzaileen bandoan ere ongi idazten dutenak" - Hala aurkezten du Joseba Aurkenerena kronikariak Joan Martin Hiribarren.

1810. urtean sortu zen Azkaine herrian. Bizitza osoan euskararen eta Euskal Herriaren alde lan egin zuen eta Idazle emankorra izan zen.

Hiru liburu plazaratu zituen: Euskaldunak izeneko bertso liburua. Euskal Herria du ardatz eta bost mila bertsoz osatua da. Euskaraz egia da bere bigarren liburuak Erlijioa du mintzagai. Eta azken liburua, Montevideoko berriak izenekoa du, 1853. urtean argitaratu zuen.

Bilketa.eus webgunean Martin Hiribarren-en hiztegiaren zati batzu irakurtzen ahal dituzue.

2024ko Urtarrilaren 30a

BERRIAK

Hartzaro festibala ostiralean hasi eta astearte ihauteriarekin bururatuko da otsailaren 13an

hartzaro_festibala_ostiralean_hasi_eta_astearte_ihauteriarekin_bururatuko_da_otsailaren_13an

MP3 jaitsi

28. Hartzaro festibala, ostiralean otsailaren 2an hasiko da, eta otsailaren 13an asteart gizenarekin bukatzeko. Nahiz eta jada giroa hasia den berotzen Kaskarota edota Kotilunekin adibidez.

Aurten gainera, Uztaritzeko 40 garren ihauteriak izango dira, eta zehaztu dute antolatzaileek, helduek ere hobe dutela mozorroturik etortzea…

Arantxa Idieder mintzatu da Hartzaro festibaleko, Maritxu Goienetxe, Xabi Etxegarai eta Maitena Arraiet antolatzailerekin.

2024ko Urtarrilaren 30a

BERRIAK

Heraitzeko Zentroa laguntzeko sustengu gaualdi bat antolatzen dute Larresoron

heraitzeko_zentroa_laguntzeko_sustengu_gaualdi_bat_antolatzen_dute_larresoron

MP3 jaitsi

Uztaritzeko auzoan kokatu den egoitza, elbarritasun egoeretan diren haur eta helduentzako zentroa da, batzu egunero heldu direnak eta gauetan sartzen, beste batzu aldiz bertan bizi direlarik.

"D’Hérauritz à Paris 2024" izena duen proiektua muntatu dute.

Kirola bultzatzea, eta inguruko estruktura eta eskolekin elkarlanak sortzea da lehen helburua. Eta uda huntako Paralinpiar Jokoetara joaitea ere; Arantxa Idiederrek hitz egin du Lilia Hirigoien gaualdiko antolatzailearekin.

Kantaldia otsailaren 2an Larresoron 7tatik aitzina, Haurrock, Philippe Albor eta Gurashow.

2024ko Urtarrilaren 30a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urtarrilaren 29ko Azkaingo berriak

urtarrilaren_29ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2024ko Urtarrilaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016