KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"36 urteko Garazi, bere mutila ez den 19 urteko Mattinen ohean iratzartzen da, hola hasten da istorioa"

_36_urteko_garazi_bere_mutila_ez_den_19_urteko_mattinen_ohean_iratzartzen_da_hola_hasten_da_istorioa_

MP3 jaitsi

Besta biharamuneko abentura batetik hasten da eleberria, Garazi, iratzartzen da bere mutila ez den gazte baten ohean.

Hala hasten da Goiatz Labandibarren eleberri laburra, Nora Arbelbidek arratsalde batez irakurri du, eta hor da ere agian interesa berak dion bezala, serie bat begiratu ordez, Bekatua liburua irakurtzen ahal dela zonbait orenez.

Gaiak eta idatziaren erritmoak ere egiten du aski fite irakurgarria dela eta harrapatzen zaituela. Arantxa Idiederri aipatu dio liburua

2024ko Urtarrilaren 16a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Jarriko ditut finantzak ordenean, bainan nundik hasi?"

_jarriko_ditut_finantzak_ordenean_bainan_nundik_hasi_

MP3 jaitsi

Urtarrila erabaki handien hartzeko hilabetea ote da?

Hala izaten da batzuentzat, eta finantzen kasuan ere gure finantzak ordenean jartzea izaiten ahal da helburuetan, bainan Beltzane Obanosen lehen pausoa da gure buruari egia eskaintzea, hots konzientzia hartzea.

2024ko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

Haizea Isasa: "Denborak errespetatu behar dira, animali bakoitzarekin, indibiduak dira"

haizea_isasa_denborak_errespetatu_behar_dira_animali_bakoitzarekin_indibiduak_dira_

MP3 jaitsi

Denbora erdiz Gamarten eta Garazi aldean ari da Haizea Isasa abereentzako osteopata, eta beste erdia Lapurdi kostaldean Urruñan. Bere ikustera joan da Arantxa Idieder, bere lanbidea hobeki ezagutzeko.

Behia maingu, ala xakurrak ez duelarik jaten, bere gana jotzen dute abereen jabeek, usu marexalak pasarazten ahal ez duen min bat delarik, arintzeko gai izaiten ahal delako osteopata.

Haizea Isasak laborariekin lan egiteko ohitura du ere, eta bere emaitzak ikusita, jendea errazkiago hurbiltzen zaio. Haize Isasa sare sozialetan harrapatuko duzue, bainan sinpleena berekin komunikatzeko, deitzea da: 07 48 11 44 87

2024ko Urtarrilaren 15a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urtarrilaren 15eko Azkaingo berriak

urtarrilaren_15eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2024ko Urtarrilaren 15a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urtarrilaren 15eko Itsasuko berriak

urtarrilaren_15eko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2024ko Urtarrilaren 15a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarrilaren 12ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urtarrilaren_12ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2024ko Urtarrilaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016