"Polizia eleberri bat da, bainan inkestak berak interes gutti du, familia baten aipatzeko aitzakia da"
2019ko Otsailaren 28a
Aines Haristoy, Marin Ledun idazlearen azken liburuarekin / Irudia : Gure Irratia
Marin Ledun idazlearen "Salut à toi ô mon frère" eleberriaz hitzegin du aldi honetan Aines Haristoy literatura kronikariak. Arrosa oinarri du liburu azalak, barneko idatziak ilunak direlarik; Berurier Noir punka taldeari erreferentzia egiten dion titulua hemen.
Metalzale neska gazte bat protagonista, bere familia berezia inguruan duela. Goiz batez, sei garren anaia desagertzen zaio, eta familia krisia abiatzen da eta errugabetze plan bat.