Estefana Irastorza entzule leiala gogoan
2018ko Azaroaren 02a
Ahotsak.eus atariarentzat elkarrizketatu zuten Extefana Irastorza
Estefana Irastorza poeta eta Hendaiako memoriaren biltzailea zendu da. Sortzez Iribarren, Donostian sortu zen 1925ean eta Hendaian bizi izan da urte luzez. Eta gure irratiko entzule hurbila, eta fidela, deitzen gintuelarik bere burua "Hendaiako Extefena" bezala aurkezten zuen, kantu baten entzuteko eta askotan Gure Irratiko langileei eskaintzeko.
Estefana Irastorzak olerkiak idatzi zituen eta Senpereko Hatsaren Poesia egunetan aurkeztu zituen horietarik batzuk. Entzuten dugu Ainara Maia Antxeta Irratiko laguntzaileak egin zakon elkarrizketaren zati bat.