KRONIKAK
KULTURA

Aldizkari bat aste huntan Aines Haristoyekin

aldizkari_bat_aste_huntan_aines_haristoyekin

MP3 jaitsi

Behingoz Ainesek ez digu liburu bat aurkeztuko baina Mediatekan errezibitu duten aldizkari misteriotsu bat: KBK Kontrabandistak.

2018ko Maiatzaren 04a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Miarritzeko mediatekaren 2 hitzorduak

miarritzeko_mediatekaren_2_hitzorduak

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarryk Miarritzeko berriak emaiten dizkigu aste huntan. Hasten da mediatekan iraganen diren 2 hitzordurekin.

2018ko Maiatzaren 03a

KRONIKAK
ZE LAN

Baso Berri berri

baso_berri_berri

MP3 jaitsi

Gilles Barnebougle, Baso Berriren sortzaileak, edalontzi berrerabilgarri horien berpiztea aurkezten digu.

https://www.basoberri.com/
https://www.facebook.com/verresreutilisablesbasoberri/

2018ko Maiatzaren 03a

BERRIAK

2018ko Herri Urratseko behar eta helburuak

2018ko_herri_urratseko_behar_eta_helburuak

MP3 jaitsi

Urteroko erritmoan iraganen da aurten ere Herri Urrats. Maiatzaren 13an emana da hitzordua, aurten, 2Zio taldeak sortu kantuaren inguruan. Eta etekinak Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioa handitzeko izanen dira.
Giro berezian iraganen da hala ere, Seaskak ez baititu oraindik hezkunde ministeritzari eskatu 25 postuak eskuratu. Antolatzaileekin mintzatu zira, Ihintza Arrieta.

2018ko Maiatzaren 03a

BERRIAK

7tako taldeak Zango Jokoan Angelun

7tako_taldeak_zango_jokoan_angelun

MP3 jaitsi

Zango Joko, futbol lehiaketa iraganen da Salbatorez, maiatzaren 10ean Angeluko Girouette kirol zelaian.
Zazpinaka iragaiten dira partidak, oraidanik osatzen ahal dira taldeak, Eñaut Alfaro Kimua ikastolako antolatzaileak erraiten daukun bezala.

2018ko Maiatzaren 03a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 05 01

adi_2018_05_01

MP3 jaitsi

Gatom, Wilhelm and the Dancing Animals, Fermin Muguruza and The Suicide Culture, Brutal Melody, OK Go, ProleteR, La Phaze, Stereophonics, Principles Of Geometry, Kavinsky, Asian Dub Foundation, Youn Fathers, Lords Of Acid, Pitbulls In The Nursery.

2018ko Maiatzaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016