KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Zuhaitzen mozteko maneraz

zuhaitzen_mozteko_maneraz

MP3 jaitsi

Zuhaitzak ez ditugu nolanahi mozten baina gauzak aldatu dira urteetan zehar, Gabriel Durrutyk erraiten digun bezala.

2018ko Apirilaren 05a

KRONIKAK
ZE LAN

Mezenas Go !

mezenas_go_

MP3 jaitsi

Patxi Bellyk bere mikroenpresa aurkezten digu aste huntan Ze Lan kronikan.
http://mezenasgo.eu/harrera-2
https://www.facebook.com/mezenasgo

2018ko Apirilaren 04a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 04 03

adi_2018_04_03

MP3 jaitsi

Markos Untzeta, Morau, Gatom, Horzdun, Emir Kusturica & No Smokin Orchestra, Eels, Sons Of Kemet, Swingrowers, Cut Chemist, Underoath, Rogue Alf.

2018ko Apirilaren 04a

BERRIAK

Korrontzi Dantzan Saran datorren larunbatean

korrontzi_dantzan_saran_datorren_larunbatean

MP3 jaitsi

Saran "Korrontzi Dantzan" ikusgarria proposatzen dute Olhain ikastolaren 40. urte mugakari. Apirilaren 7an, arratseko 8etan, kiroldegian. Herriko dantza taldeak eta burasoek parte hartzen dute ere ikusgarrian.
Horietan da Pantxika Paterne, buraso eta dantzari "7ak bat" dantza taldean. Ikusgarri hunen zergatia aipatu dauku:
https://www.facebook.com/events/2027390484201020

2018ko Apirilaren 04a

BERRIAK

Euskarazko harrera, Itsasu, Jatsu eta Larresoroko haurtzaindegietan

euskarazko_harrera_itsasu_jatsu_eta_larresoroko_haurtzaindegietan

MP3 jaitsi

Errobi eremuan, Itsasu, Jatsu eta Larresoroko haurtzaindegiek lortu dute LEHA edo Lehen Haurtzaroaren Euskarazko Harrera izeneko agiria.
Haurtzaindegiak frantsesez eta euskaraz harrera egiteko gai direla ziurtatzen du LEHA labelak. 2011an abiatu dispositiboa orain arte 23 egituretan plantan eman da. Langileen erdia, euskaraz aritzeko gai dela segurtatzen du EEP eta Euskal Hirigune Elkargoari esker. Azken huntan, lehen haurtzaroaren kargua duen Beñat Cachenaut-k erran dauku zer zen lehentasuna:

2018ko Apirilaren 04a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Hertzainaken Omenez

ixo_hertzainaken_omenez

MP3 jaitsi

Hertzainak taldearen omenez gaualdi bat antolatu du angeluko Kimua Ikastolak. Ixo! Emankizunean aintzina pixkat bat hartu dugu, gaualdi hortan arituko den Tristtan Mourguy etorri baita Hertzainaken bere bertsioak zuzenean emaitera!

2018ko Martxoaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016