BERRIAK

Errugbian, Angeluk galdu Nantesen aurka

errugbian_angeluk_galdu_nantesen_aurka

MP3 jaitsi

Federal 1 mailean Angelu / Donibane Lohitzune derbie ukanen dugu. Eta emaitza guztiak!

2018ko Apirilaren 30a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Nafarroaren Eguna

geixo_nafarroaren_eguna

MP3 jaitsi

Urtero bezala Nafarroaren Eguna heldu zaigu. Haurtengo 40. edizioa aurkezteko Xan Antton, Graxi, Eñaut eta Battitt antolatzaileak etorri dira gure estudioetara kantu zonbaitzurekin!

2018ko Apirilaren 27a

KRONIKAK
ZE LAN

Erleen zaintza eta eguna

erleen_zaintza_eta_eguna

MP3 jaitsi

Baionako Lafitte baratze saltegian, sail berri bat ideki dute erlegintzari buruz. Zer atxemaiten ahal den eta apirilaren 28 eta 29an antolatu erle egunetan zer izanen den aipatzen dauku Juan Miguel Olaizolak.

2018ko Apirilaren 27a

BERRIAK

Hiriburuko pastorala ekainean

hiriburuko_pastorala_ekainean

MP3 jaitsi

Andere Serora Hiriburun pastorala, emanen da ekainaren 3an eta irailaren 16an. Errepikaldi batetarat joan da Pantzo Hirigarai. Pantxika Urruty errejenta, Filipe Maite, Turketaz arduratzen den Maddi Errezarret eta jokolari zonbaitekin mintzatu da.

2018ko Apirilaren 27a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 04 24

adi_2018_04_24

MP3 jaitsi

Mushukum, Saioa, Koban, 2Zio, The Magic Gang, Sidi Wacho, Brass Against The Machine, Doctors De Trobar, Playing For Change, Hibakusha, Fatass

2018ko Apirilaren 25a

BERRIAK

Arbona eta Basusariko ikastola kantuz

arbona_eta_basusariko_ikastola_kantuz

MP3 jaitsi

Arbona eta Basusariko ikastolak bere hitzorduak segitzen ditu. Aldi huntan kantaldi bat prestatu dute 3 talderekin larunbatean. Mikel Amilibiak, ikastolako burasoak, erran dauku zergatik egiten duten kantaldi hau.

2018ko Apirilaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016