BERRIAK

Xingar feriako irabazle

xingar_feriako_irabazle

MP3 jaitsi

Lekorneko Jean Pierre Idiederrek irabazi du Baionako xingar feriako lehiaketa. Bigarren gelditu da Mitikileko Gérard Hardouin. Orotara 33 xingar ziren lehian eta 3 epaimahai kide, Ihintza Arrieta.

2018ko Martxoaren 30a

BERRIAK

Sarako merkatuan aldaketak

sarako_merkatuan_aldaketak

MP3 jaitsi

Sarako merkatuan ekoizleak berriz etorriko dira, martxoaren 30 huntatik goiti. Ostiralero, arratsaldeko 4À‚ :30tan Sarako plaza ondoan izanen dira Keinu deitu tokian.
Leire Ithurralde Ezpeletako ekoizleak xehetasunak emanen dizkigu, neguan beste funkzionamendu bat ukan baitute.

2018ko Martxoaren 30a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Euromillon, Pilota mozkorra eta Luigiren hankartekoa

euromillon_pilota_mozkorra_eta_luigiren_hankartekoa

MP3 jaitsi

Zazukeriek munduaren alde batetik bestera ekartzen gaituzte, eta gaur, gai batetik bestera ere!

2018ko Martxoaren 30a

BERRIAK

Izpiritu Sainduaren zubiaren geroaz

izpiritu_sainduaren_zubiaren_geroaz

MP3 jaitsi

150 bat pertsona bildu ziren Baionako Ispiritu Sainduaren zubian, duela aste bat, auto guttiago eta autobus, txirrindula eta oinezko gehiago aldarrikatzeko. Obretan da zubia eta hainbat elkarte juntatu dira, gogoeta bat eraman nahian zubi hortan autoek ukan behar duten presentziaz. Mobilizazioan zen Ihintza Arrieta.

2018ko Martxoaren 29a

BERRIAK

Panpi Sainte-Marie eta Jean-Michel Berho jendarmeriarat konbokatuak

panpi_sainte_marie_eta_jean_michel_berho_jendarmeriarat_konbokatuak

MP3 jaitsi

Panpi Sainte-Marie, ELBko idazkari nagusia, eta Jean-Michel Berho, ELBko ahate saileko kidea, Baionako Marracqeko jendarmeriarat deituak ziren astearte arratsalde huntan, Bidaxuneko Couvoir de la Bidouze ahate ttipi hazkuntzaren aferan, galdezkatuak izaiteko.
Ez bat, ez besteak ez diete galderei erantzun eta oren bat pasaren buruan atera dira jendarmeriatik.
Han zen Ihintza Arrieta, zer jakin nahi zuten jendarmerian galdegin dio Panpi Sainte-Marie-ri.

2018ko Martxoaren 29a

BERRIAK

Ikasten Hazparnetik Bilbora

ikasten_hazparnetik_bilbora

MP3 jaitsi

Joan den astelehenetik, Hazparneko "À‚ UrsuiaÀ‚ " kolegioan, 20 bat Bilbotar ikasle gazte errezebitu zituzten astezken arte. Astezken goizean aldiz, trukaketa egin zuten beste sentsuan, Hazparnetik 20 bat ikasle joan baitziren Bilborat buruz.
2 irakaslek aipatu digute trukaketa hunen helburua, lehenik Leire Arantzamendi Lauro ikastolakoak eta Nelly Challet Hazparneko kolegiokoak.

2018ko Martxoaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016