BERRIAK

Pompiers Solidaires elkartea Jordaniako bidean...

pompiers_solidaires_elkartea_jordaniako_bidean_

MP3 jaitsi

Eta orain euskal herritik kanpo joanen gira, gomita berezi batekin, goiz huntan, Olatz idoate lankideak baitu norbait berekin, nor duzu egun Olatz?

2013ko Ekainaren 28a

BERRIAK

Akitaniak diru laguntza bozkatu du Seaskaren proiektuarentzat...

akitaniak_diru_laguntza_bozkatu_du_seaskaren_proiektuarentzat_

MP3 jaitsi

6 milioi euroko diru laguntza bozkatu du Akitaniak Seaskak egin nahi duen lizeo profesionalarentzat. Orotara 10 milioi euroko proiektua da, lizeo profesionalarekin batera, sail orokorrekoa ere izanen baita. Beste 4 milioi falta ditu orain Seaskak beraz proiektu osoa diruztatzeko. Paxkal Indo, seaskasko lehendakariarekin mintzatu zira Ihintza Arrieta:

2013ko Ekainaren 28a

BERRIAK

Zuen lekukotasunak eman Behatokiari!

zuen_lekukotasunak_eman_behatokiari_

MP3 jaitsi

1500 telefono dei baino gehiago eskuratu ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2012an. Dei horietatik ehuneko 10a, ipar Euskal Herriko biztanleenak izan dira. Argi da beraz, beste urte batez ere, euskaraz bizi nahi izanik ere, ezin dutela hala egin oraindik Euskal Herriko biztanleek. Zuk segitu duzu gaia Ihintza Arrieta:

2013ko Ekainaren 24a

BERRIAK

Sébastien Gonzalez

Sébastien Gonzalez, pilotari profesionala, ASPE enpresak zigortua du joan den maiatzaren 4etik, 2 hilabeterendako, Urrutikoetxearen kontrako partidara ez zelako aurkeztu. Lapurtarrak ez du zigor hori onartzen eta mementu zailak bizi dituela aitortu digu. Hala ere, oraino 2 urteko kontratua du ASPE-rekin, eta bururaino joaitea asmo duela erran dio Olatz Idoate lankideari

2013ko Ekainaren 22a

BERRIAK

Urtza Alkortaren atxilotzea saihesteko zubi harresia egin dute

MP3 jaitsi

InfoZazpi irratiko kazetaria den Ion Telleriarekin zuzenezko pundu bat egin dugu goiz huntan, Ondarruatik zuzenean:

2013ko Maiatzaren 15a

BERRIAK

Kostaldean aberatsenak, barnakaldean pobreenak?

kostaldean_aberatsenak_barnakaldean_pobreenak_

MP3 jaitsi

Ez da hain sinple, zenbakiak kondutan hartuz, Ipar Euskal Herrian biztanleen errentak, kostaldean, barnekaldean baino %27 azkarragoak dira (Gaindegia: http://www.basqueinfo.net/?p=2041). Zergatik desberdintasun hori? Xehetasunak, Ekonomia eta soziologia erakaslea den Xole Mariluzekin:

2013ko Maiatzaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016