BERRIAK

Sagarrondoak Kanbon

sagarrondoak_kanbon

MP3 jaitsi

Kontseilari bat, sagarrondo bat!! 29 sagorrondo erosi ditu Kanboko Herriak, Etxepare lizeoaren alde. À¢Â€ÂœHazten gaitu, hazten duguÀ¢Â€Â kanpainan bildu diruak laguntzen du lizeo berriko materiala erosten.
Ostirale arratsaldean, lizeoko gazte batzu, Kanboko auzapeza eta kontseilariak ari izan dira ondoen landatzen.

2017ko Otsailaren 14a

KRONIKAK
NIK DAKIDALA

Kanboko Latsarria

kanboko_latsarria

MP3 jaitsi

Latsarria elkarteak, Kanbon, ekimen kulturalak ezberdinak antolatzen ditu. Alain Bosq entzuten dugu Panpi Merkapideren mikroan.

2017ko Otsailaren 14a

BERRIAK

Ezustekoa sortu du Mathieu Ospitalek

ezustekoa_sortu_du_mathieu_ospitalek

MP3 jaitsi

Pilota errugbi eta beste kiroletako emaitzak.

2017ko Otsailaren 13a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Farmazia, Taser eta Python

farmazia_taser_eta_python

MP3 jaitsi

Aste huntan: Nini bat, Polizia, Selfie bat eta abar... Zazukerietan!

2017ko Otsailaren 10a

BERRIAK

Sagarra Jo

sagarra_jo

MP3 jaitsi

Sagartzea elkarteak, Saran, sagarrondoen eta zuhaitz fruitudunen mozteko ikastaldi bat antolatzen du.
Larunbatean otsailaren 11an, goizeko 9ak eta erditarik 12etarat.

2017ko Otsailaren 10a

KRONIKAK
KULTURA

Joana Olasagasti: Garaikide

joana_olasagasti_garaikide

MP3 jaitsi

Joana Olasagasti dantzariaren ezagutza egin dezagun aste huntan, Panpi Merkapideren mikroan.

2017ko Otsailaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016