BERRIAK

Baiona dantzan Ihauterientzat

baiona_dantzan_ihauterientzat

MP3 jaitsi

Baionako Hiriak eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatzen dute Dantza gaualdi bat Baionako Lauga gelan, ostegunean otsailaren 16an gaueko 8ak30tan.
3 ikusgarriak aipatuko dauzkigute Xabi Etxeverri Bilaka kolektibokoak eta Johañe Etxebest IDBkoak.

2017ko Otsailaren 16a

BERRIAK

Donibane Lohitzuneko ikastola laisterka

donibane_lohitzuneko_ikastola_laisterka

MP3 jaitsi

Donibane Lohizuneko ihauterien garai huntan, igandean lasterkaldi bat proposatzen du Ikastolak.
Flots Bleus hondartzatik abiatuko da otsailaren 19an 9etan.
Elena Diratchette antolatzaileak, erran dauku aintzineko edizioen arrakasta ikusita 3. edizio hau hitz ordu baitezpadakoa zela:

2017ko Otsailaren 16a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Egurraren erabilpenaz

egurraren_erabilpenaz

MP3 jaitsi

Kalakan saioa Garbiel Durrutyrekin: aste huntan egurraren erabilpen berria aipatzen digu, Kattalin Indaburu.

2017ko Otsailaren 16a

KRONIKAK
HAUR SAIOAK

Sarako haurrak irratilari

sarako_haurrak_irratilari

MP3 jaitsi

Aste huntan Sarako ikastolako ikasleek dute emankizuna sortu: Eguraldia, Go!azen, Malbaristentzat tutoriala, Errugbia eta Dantza.

2017ko Otsailaren 16a

BERRIAK

Berzaitz eta Orkestra

berzaitz_eta_orkestra

MP3 jaitsi

Otsail honetan, Pier Paul Berzaitz-ek eta Baiona-Kostaldeko orkestrak kontzertu pare bat emanen dute elkarrekin. Lehena, otsailaren 17an izanen da, Bokalen, eta bigarrena otsailaren 19an, Hendaian. Baiona-Kostaldeko Orkestraren, Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalaren eta Euskal kultur erakundearen arteko elkarlanari esker antolatuak dira bi kontzertu hauek.

2017ko Otsailaren 14a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Hego Lapurdiko Ingurumena

hego_lapurdiko_ingurumena

MP3 jaitsi

Silbi Chenalekin Hego Lapurdiko azken berriak.

2017ko Otsailaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016