KRONIKAK
KULTURA

Zuratik Itsasora

zuratik_itsasora

MP3 jaitsi

Hendaiako "À‚ AsporotsttipiÀ‚ " etxean jarri da "À‚ Zuhaitzetik ItsasontziraÀ‚ " erakusketa. Itsas Begiak elkarteak muntaturik, euskal itsagintzaren historia kondatzen digu erakusketa horrek.
Itsas Begia elkarteko Jean-Luc Mendizabalek erakusketaren bisita egiten digu.

"À‚ Zuhaitzetik ItsasontziraÀ‚ " erakusketa Asporotsttipi etxean ikusgai izanen da, Hendaia, urriaren lehena arte.

2017ko Agorrilaren 28a

BERRIAK

Permakultura, bartzegintza sanoa.

permakultura_bartzegintza_sanoa_

MP3 jaitsi

Baratzegintza iraunkorra aipatuko dugu:
Luhusoko Battitt Etcheverry eta Maite, bere amarekin, baratzegintza desberdin bat aipatuko dugu. Permakultura, bizi filosofia bat baino gehiago: jendeak, abereak, marmutxak, landareak, ber ingurumen sanoan emaiten dituenak.

2017ko Agorrilaren 25a

BERRIAK

Larresoroko bestak aste buruan dira

larresoroko_bestak_aste_buruan_dira

MP3 jaitsi

Ostegun huntan hasten dira Larresoroko bestak. Berrikuntza batzuekin gainera. Besta komiteko Maddi Mourguiartek programa aipatzen dauku erranez, lehenik, ostegun gaua herriko beste elkarte batekin antolatzen dutela:
https://www.facebook.com/events/509394029402011

2017ko Agorrilaren 25a

BERRIAK

Pollita bazira, Ez kexa!!

pollita_bazira_ez_kexa_

MP3 jaitsi

"Ez Kexa" jauntzi marka sortu duten Frantxua Usandisaga eta Jon Paternek aipatu digute beren lehen kolekzioa.
https://www.facebook.com/EzKexa/

2017ko Agorrilaren 22a

BERRIAK

Dantzaz Errenteriako konpainia Biarritzen ostegunean

dantzaz_errenteriako_konpainia_biarritzen_ostegunean

MP3 jaitsi

Cité de lÀ¢Â€Â™Ocean gunean, "Ozeanoaren ostegunak" ekitaldien azken hitz ordua izanen da agorrilaren 24 huntan. Gaueko 7ak30tan New Gang, Kid Fransescoli eta Isaac Delusion musika taldeak izanen dira. Eta azkenik 10ak30 tan Dantzaz taldearen: "Harri, orri, har" ikusgarri berria lehen aldikotz Iparraldean.
Fernando Saenz de Ugarte konpainiaren zuzendariak erraiten dauku dantza eta gastronomia nahasten direla hemen:

2017ko Agorrilaren 22a

BERRIAK

Volkswagen Kombi pasioneaz: Thomas Goñi

volkswagen_kombi_pasioneaz_thomas_goni

MP3 jaitsi

Udako giro huntan bideetan kurutzatzen dira noiztenka Volkswagen Combi furgoneta xaharrak. Bidaiatzeko À¢Â€ÂœhippieÀ¢Â€Âœ maneran!
Senpereko Thomas Goñik ez du bere lehen combi-a. Bere plazerra aipatu dio Panpi Mercapideri:

2017ko Agorrilaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016