Ainhoa, Sara eta Senpereko etxeko haurtzainek elkartzeko gune bat badute
2020eko Urtarrilaren 07a
Martine Arhancet Senpereko axuantak sozial arloaren ardura du / GURE IRRATIA
Hiru Irri deitu dute, hiru herrietako etxeko haurtzainek erabiliko duten lekua. RAM, Etxeko haurtzainen Bitartekaria egoitza estrenatu dute urtarrilaren 6 honetan. Ainhoa, Sara eta Senperen, etxeetan haurtzain direnentzat da, haurrentzat gune bat izaiteko, baita burasoentzat ere informazio administratiboa eskaintzeko.
Hiru Irri idekia da Astelehen eta asteartetan, Denen Etxean (etxabean) 9:00etatik 11:00etara, eta astezkenez permanentzia telefonikoa.
Arantxa Idieder egon da proiketuaz arduratu den Senpereko axuanta den Martine Arhancetekin.