Pantailarekin handitzeaz tailerra
2020eko Otsailaren 03a
Gaur egun haur ainitzen garapenenean pantailak sartzen dira / PIXABAY
Telebistak, tabletak, edota telefonoak, etxe gehienetan dira gaur egun. Helduok jadanik erabiltzerakoan, kontrolatzeko zailtasunak izaiten ahal ditugu. Bainan haurren garapenean ere leku handia dute. Zoin dira arriskuak? Beste manera batez erabiltzen ahal ote dira pantailak?
Baionako OIhana ikastolak tailer bat proposatzen du astearte gau honetan 19tan kolektiboki lantzeko elkarte baten laguntzarekin.
Arantxa Idiederrek aipatu du ikastolako buraso den Christine Garay-ekin.
Haurtzaindegi bat izango da nahi duten burasoentzat, izena eman behar: hezkuntza.oihana@gmail.com