Ipar Euskal Herriko etorkinen harreraz pundua eginen dute Milafrangan
2020eko Otsailaren 05a
Maddi Larraburu Milaguntza elkarteko kidea / GURE IRRATIA
"Etorkinen harrera, zer errealitate Iparraldean?" gaualdi-eztabaida antolatzen dute Milafrangan, ostiralean, bertako Milaguntza eta Uztaritzeko Zubiak eta Bubamed elkarteek.
Bestearekin, Etorkinekin, Diakité, Atherbea, Pausa, Bizi-Etorkizuna, La Cimadeko elkarteetako lekukotasunak izanen dira.
Francisco Sanchez Rodriguez jurista berezituak ere hitza hartuko du. Milafrangako trinketeko Ursuia gelan, otsailaren 7an 19tan. Elkartearen funtsaz galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Maddi Larraburu elkarteko kideari.