Egunero etxetxo bat eraiki eta aktibitate bat eguberriko egutegi bereziari esker
2020eko Azaroaren 13a
Alice Guilsou Casenave burasoak pentsatu eta sortu ditu etxetxoak / GURE IRRATIA
Abenduaren 25eko Eguberriko eguna aitzin, egunero opari bat ukaiteko egutegien garaia da. Baigura ikastolak, egutegi berezia sortu du, haurrak egunero opari bat eraiki dezan, eta burasoekin batera aktibitate bat proposatuz.
Egunero, kartoizko etxetxo bat eraikitzeko egutegia sortu du ikastolak. Arantxa Idieder mintzatu da, Alice Guilsou Casenave buraso, eta etxetxoen sortzailearekin.
Baigura ikastolaren egutegien sortzean, Aña Carrere ere grafismo lanetan ari izan da, eta Donibane Copie inprimategiak aterako ditu. Manatzeko beraz: baigura.animazio@gmail.com azaroaren 20a aitzin.