"Urte erdia hetsirik ez da posible, sobera luze da"
2020eko Azaroaren 24a
Hautetsiak komertsanten ondoan ziren hastapeneko argazkiarentzat / GURE IRRATIA
400 bat ziren Biarritzeko Galeries Lafayette denda hetsiaren aitzineko elkarretaratzean larunbatean.
Dendari, diskoteka buru, ostalari eta hautetsiak hor ziren berriz ere komertzioen idekitzea eskatzeko. Diru laguntzek ez dute estaltzen enpresek dituzten galtzeak. Frantziako presidenteak astearte huntan, komertzioen idekitzea jakinarazi behar lukeelarik, ostatu eta jatetxeak 2021 urte hastapena arte hetsiak egoten ahal lirateke.
Baiona, Biarritze edota Angeluko auzapezak hor ziren ere, baina ez dute hitza hartu.
Xalbat Dagerrezar Mugerre Elizaberriko trinketako burua, Donibane Garaziko ostalari bat eta Serge Isteque Biarritzeko komertsanten buruarekin mintzatu da Arantxa Idieder.