Maxime Renoux txirrindulari gaztea profesionalizazioaren bidean
2021eko Urriaren 01a
Maxime Renoux-k gogor lan egiteko asmoa zuela salatu digu profesionala izateko helburuarekin.
Berri ona Lapurdiko txirrindularitzarendako. Romain Sicard Hazpandarrak mundu profesionala utzi eta gero, Maxime Renoux bide bera atxemaiten saiatuko da.
Gaztea da oraino, 18 urte, baina jadanik Euskaltel-Euskadi-ren azpi taldea den Laboral Kutxa taldean izenpetu du Baionarrak. 23 urtez petikako taldea da, eta heldu den urtetik goiti, Renoux, amatur lasterketa hoberenetan ikusten ahalko da. Helburua? Egun batez profesional izaitea. Olatz Idoate mintzatu da txirrindulariarekin.