"Gaztetxe horren berezitasuna da bere errepika gela, egun guziz badira musikariak"
2021eko Urriaren 01a
Eguerdian hasiko da festa urriaren 2 honetan Donibane Ziburuko Gaztetxean.
Akotzeko auzoan kokatua den Donibane-Ziburuko gaztetxeak 30 urte ospatuko ditu larunbat huntan. Gaztetxe guziak bezala, garai gorabeheratsuak bizi izan ditu, eta gaur egungo erronka, belaunaldi gazteari lekukoa pasatzea da, lokal hortan izan den izpiritua berreskuratzeko.
Bixente Eiherabide, ez da sortzaileetan izan, baina ondotik aktiboki parte hartu du Gaztetxearen bizian, Olatz Idoatek berekin hitz egin du.
Egitaraua:
Eguerditan zintzur bustitze eta bazkaria.
19:00 À¢Â€Â“ 02:00: Kontzertuak
RAP SHOW feat Uwa eta Katu BHO Nektar Josu
LAS PENAS
ZTAH
FUSIBLE
PIRATE JUS DÀ¢Â€Â™ORANGE