Biper Berri berritua ezpeletarren onerako
2022ko Urtarrilaren 07a
Panpi Dirassar Biper Berriren alearekin / GURE IRRATIA
Ezpeletan, Biper Berri aldizkaria ez da berria; 80. hamarkadan herritar zonbaitzuk, tartean ondotik auzapez izanen den Darraiduuk, berri paper bat argitaratzea deliberatu zuten. Bere bidea eginik, argitalpena gelditu zen baina joan den ekainean berriz abiatu dute proiektua, eta bitxiki, orduko batzuen semeek dute beren gain hartu. Gaur, Auxtin Darraidu, Iñaki Etxemendi, Jean Jacques Mailharo eta Panpi Dirassar ezpeletarrek bi hilabeterik behin ateratzen dute berri papera.
Abenduaren 30ean atera zen azkena Panpi Dirassarrekin solastatu da Olatz Idoate.