"Maite dut inprobisatzea, ideiak botatzea eta publikoa irriaraztea"
2022ko Otsailaren 08a
Oholtza gaineko ariketa lehen aldiz bizi izan dute bertsolari gazte batzuek / GURE IRRATIA
"Haizea Dator" bertso ekimenak, Baionan egin zuen geldialdia joan den ostiralean. Baionako Biltxoko elkarte berrian, biharko bertsolariak entzuteko parada izan zuten zaleek.
Hitzetik Hortzera Euskal Telebistako saioaren kameren aintzinean, Patxi Hiriart, Josu Txoperena, Irantzu Idoate, eta, lehen aldiz oholtza gainean, Oihan Perez, Xanti Lacroix Etxeberria, eta Aiantze Lannes Butron bertsolariak agertu ziren. Aintzin dasta gisa Oihana ikastolakoek ere bertsu zonbait eman zituzten. Olatz Idoate lankideak bere mikroa luzatu zien, baina lehenik, lehen aldikiz publikoaren aintzinean ari izan ziren hiruei.