BERRIAK

Hiriburu, etengabe garatzen den Baiona auzoko herria

2022ko Azaroaren 22a

Hiriburu%5F%20etengabe%20garatzen%20den%20Baiona%20auzoko%20herria

Alain Iriart Hiriburuko auzapezaren ondoan, suprefeta, Urrizpuruko eskolako zuzendaria edota Mathieu Elgoyhen axuanta estrenaldi eguneaan.

MP3 jaitsi (26 Mo)

Urrizpuru auzoko eskola estrenatu berri dute Hiriburun. Garatzen ari den herria da Hiriburu, gero eta biztanle gehiago ditu eta eskola ezberdinak berritzeko eta handitzeko beharra dute.

Urrizpurukoa izan da horietan azkena, Mathieu Elgoyhen, Hiriburuko axuantarekin mintzatu da Ihintza Arrieta.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Hazparneko Haitzmendi bateria fanfarreak bere 110 urteak ospatuko ditu larunbatean

Hazparneko%20Haitzmendi%20bateria%20fanfarreak%20bere%20110%20urteak%20ospatuko%20ditu%20larunbatean

Jaurena familian, Jean Roch aita eta Camille ta Lili alabak ari dira Haitzmendi bateria fanfarrean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Hazparneko Haitzmendi bateria fanfarreak 110 urte betetzen ditu aurten eta Urkoiko Le Reveil Urtois taldeak 70 urte.

Elgarrekin kontzertu bat emanen dute Mendeala gelan Hazparnen, irailaren 23an 20.30tarik goiti.

Panpi Mercapidek xehetasunak bildu ditu taldeko batzuekin: Jaurena familian, Jean Roch aita eta Camille ta Lili alabak ari dira musikan.



2023ko Irailaren 21a

BERRIAK

ISA BTP-ko ikasleak Tanzaniara joango dira eskola baten eraikitzera

ISA%20BTP-ko%20ikasleak%20Tanzaniara%20joango%20dira%20eskola%20baten%20eraikitzera

Nicolas Bidegain, Raphael Blanque eta Patxi Igoa Tanzaniara joango dira ondoko urtean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

ISA BTP - eskolak fama hartua du engoitik, bereziki munduan zehar sortu dituzten proiektu guziei esker. Angelun kokatua, eraikuntzan batik bat plantatua, aurten ere proiektu batekin heldu dira, Human'Isa elkartearekin.

Tanzaniara joango dira, eskola bat eraikitzera. Ingeniadore eskolaz eta proiektuaz gehiago jakiteko, hiru ikaslerekin egon da Olatz Idoate Nicolas Bidegain, Raphael Blanque eta Patxi Igoarekin.


2023ko Irailaren 21a


BERRIAK

"Euskara ikasteko frantses gramatika ahantzi behar da"

Euskara%20ikasteko%20frantses%20gramatika%20ahantzi%20behar%20da

Maryse Elissalde, Elealdi elkartean irakaslea irratira hurbildu da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (86 Mo)

Duela 7 urte sortu zuten Elealdi elkartea, euskara irakasteko helduei Angelun.

Maryse Elissalde, elkarteko kidea izan da asteazken honetako goizeko 9:00ak eta 10:00ak artean Panpi Mercapideren gomita.

Euskara irakasle den Maryse Elissaldek duen haarremana euskararekin, nola transmititzen duen eta beste aipatu dituzte.




2023ko Irailaren 20a

BERRIAK

Janus Lester, Ixtaklok edota DJ Doy Arruntzako bestetan asteburu honetan

Janus%20Lester%5F%20Ixtaklok%20edota%20DJ%20Doy%20Arruntzako%20bestetan%20asteburu%20honetan

Julen Lassale eta Thais Trounday Arruntzako besta komiteko kideak irratitik pasa dira / GURE IRRATIAN

MP3 jaitsi (29 Mo)

Sarako bestak pasaturik, Lekornekoak bururatu berririk… iduri luke udako besten zerrenda bukatua dela aurtengo, baina ez oraino.

Asteburu honetan, Uztaritzeko auzoa den Arruntzako bestak izango dira. Olatz Idoate, Julen Lassale eta Thais Trounday komiteko kideekin mintzatu da.


2023ko Irailaren 19a



BERRIAK

Ongi etorri euskarara : Mintzalasai hasia da

Ongi%20etorri%20euskarara%20:%20Mintzalasai%20hasia%20da

Ortzi Jauregi, Oihana Zamponi eta Renaud Davant Mintzalasai elkarteko kideak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (18 Mo)

Mintzalasai, euskara entzuteko eta praktikatzeko hitzordua da Biarritze, Baionan eta Angelun animazio desberdinei esker. Biarritzen abiatu zen ekimenaren 12. edizioa izanen da aurtengoa, irailaren 18tik 24ra.

Proposamen ainitz prestatu dituzte aste guzi honetan zehar, igande arte Marion aintzirako besta handiarekin bukatzeko.

Euskara ez dela bakarrik kantuetan entzuten, nahi dute frogatu Renaud Davant, Oihana Zamponi eta Ortzi Jauregi elkarteko kideek erran daukuten bezala.


2023ko Irailaren 18a

BERRIAK

"Historian, beti izan dute harreman konplikatu bat, apezek eta diozesak musikarekin, eta soinulariekin"

Historian%5F%20beti%20izan%20dute%20harreman%20konplikatu%20bat%5F%20apezek%20eta%20diozesak%20musikarekin%5F%20eta%20soinulariekin

Xabier Itzainak 2022an argitaratu zuen

MP3 jaitsi (27 Mo)

Xabier Itzaina zientzia politikoetan ikerlari zuzendari da CNRS-an. Itsasuarraren ustetan, dantza landua izan da, bainan musikarien paperaren azterketa eskas zen. "Tanburinaren gizartea" liburua atera zuen joan den urtean, azterketa hori bururaino eramanez.

Artxibo lana egin du, 16. Mendetik hasten dira berak bildu dituen dokumentuak. Tanburinaren Gizartea liburuaren izenburua ere hartzen du larunbatean Uztaritzen emango duen hitzaldiak. Tradizioa edo ohiturak aldatzen direlako, Historizitate horrek izan duen eragina musikariengan aipatuko du.

HItzaldia larunbatean emango du Uztaritzen arratsaldeko 5.30tan, Haitze Gazteluan antolatzen duten ondare egunaren kari. Gazteluaren bisita gidatuak ere izango dira egunean zehar, izena eman behar da : 07 69 43 89 67. 6.30tan ENARA abesbatzaren kontzertua izango da.


2023ko Irailaren 15a


BERRIAK

Eskalada pareta bat laster Itsasun?

Eskalada%20pareta%20bat%20laster%20Itsasun?

Dioni Agerre Arroka elkarteko lehendakaria eta Ximun Zubieta diruzaina / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Gela batean eskalada pareta bat eraikitzea, hau izan da Arroka elkarteak aurkeztu duen egitasmoa Itsasun. Trinkete zaharra Herriak erosi zuen, eta deialdi publiko bat egin zuten herritarrei galdegiteko, pilotaz gain zoin proiektu nahi zuten hemen garatu.

Aurkeztu zen proiektuen artean, Arroka elkarteak proposatu eskalada pareta atxikia izan da besteak beste. Proiektuaren aurkezteko egun bat izanen da irailaren 16an Itsasun.

Arroka elkarteko Ximun Zubieta eta Dioni Agerrekin mintzatu da Panpi Mercapide.


2023ko Irailaren 14a

BERRIAK

“Garagardo mundua prezioa eta komunikazioa da, ez duzu egiten garagardo bat, etiketa bat egiten duzu, nik ez nuen hori kondutan hartu”

a€œGaragardo%20mundua%20prezioa%20eta%20komunikazioa%20da%5F%20ez%20duzu%20egiten%20garagardo%20bat%5F%20etiketa%20bat%20egiten%20duzu%5F%20nik%20ez%20nuen%20hori%20kondutan%20hartua€

Martin Lemairek Arkatza deitu garagardotegia sortu zuen, orain mahastietan zentratzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (81 Mo)

Martin Lemaire, Senpertarra ginuen asteazkeneko gomita aste honetan Gure Irratian. Goizeko 9ak eta 10ak artean gai desberdinak jorratu ditu Panpi Mercapidek, laborariarekin. Uztaritzen bizi da gaur egun. Garagardo egile izana da eta zergatik utzi duen ere azaldu dauku.

Lurzaindiak lagundurik, gaur egun Donibane Lohizunen mahastiak landatu ditu.


2023ko Irailaren 13a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016