"Gure arbasoek egiten zutena berpiztea dugu helburu, zubilana egitea"
2022ko Abenduaren 07a
Urkiri Salaberria, Rafa Gorrotxategi eta Maitena Urmeneta Urruñako disko eta liburu azokan / GURE IRRATIA
Urrunaga elkarteak antolaturik, Urruñan pasa den igandean ospatu zuten "Loraldiberri" disko eta liburu azokara hurbildu ginen, eta liburu eta diskoen artean txokolate beroa dastatzeko aukera ere izan zela bai eta Txokolateak Euskal Herrian duen historia ezagutzeko parada ere.
Bidasoa Gaineko Zubia izeneko egitasmoaren baitan antolatu da hitzordutxo hau eta egitasmoa burutzen ari diren hiru lagunekin mintzatu da Maia Muruaga; Maitena Urmeneta, Urkiri Salaberria eta Rafa Gorrotxategirekin.