"Baratzea ezinbestekoa izango da gure Hazi Ttipiak haurtzaindegian, proiektu pedagogikoan sartzen da"
2023ko Agorrilaren 18a

Lisa Garra eta Amandine Cazaux-k Hazi Ttipiak Haurtzain Etxe bat ideki nahi lukete / GURE IRRATIA
MAM haurtzaindegi bat nahi dute muntatu Lisa Garra eta Amandine Cazaux-k.
Bi lagunak, ttipitan elkarrekin ziren eskolan, eta berriz elkartu dira, euskara ikasten ari zirela, formakuntza intentsiboan. Biek ber proiektua zuten, MAM haurtzaindegi bat, osoki euskaraz izango zena idekitzea.
Bata Beskoitzen bizi, bigarrena Urketan, inguruko sektorean ideki nahi lukete beraz, 12 haur hartuko dituen Hazi Ttipiak deitu MAM hori. 120 metro karratuko egoitza bat behar dute, eta ezinbesteko baldintza da bientzat, baratzea ukan dezan, beraien proiektu pedagogikoan sartzen delako. Arantxa Idieder, mintzatu da bi haurtzainekin.