Ainhoa Beti elkartea lagundu, petizioa izenpetuz
2023ko Abenduaren 22a
Egunero 6000 eta 9000 auto artean pasatzen diren Ainhoan neurtu du Departamenduak / AINHOA BETI
Aspaldiko gaia da Ainhoako desbideraketa, baina azken urteetan, kutsadura dela eta, herritar batzu azkarki lotu dira arazoari "Ainhoa beti" elkartearen bidez.
Karrika nagusitik milaka auto pasatzen direla salatzen dute eta horri aterabide baten bida dabiltza. Kondaketak egin ditu departamenduak, egunero 6000 eta 9000 auto artean pasatzen omen da karrika nagusitik. Eta horren saihesteko hainbat proposamen izan dira.
Desbideraketak pluralean, momentuan, bi opzio direlako, eta biak ere Senpereko lurretatik pasatzen dira. Senpereko herriko etxea kontra agertu da, eta funtsean Ainhoa Betikoak ere. Corinne Manso, ikastaldian genuen Gure Irratian, Claudine Marticorena eta Ixabel Erremundegi elgarrizketatu ditu.
Eta petizioa izenpetu nahi duenak, Change.org plataforman egin lezake oraino.