BERRIAK

Baiona, munduko karrika bilakaraziko dute

baiona_munduko_karrika_bilakaraziko_dute

MP3 jaitsi

Maite Etxemendy antolatzaileak, Marga Forestieri festibalaren izpiritua aipatu dio.


2019ko Martxoaren 18a

BERRIAK

Gaur egungo osasun problematika nagusienetariko bat sedentarismoa da

gaur_egungo_osasun_problematika_nagusienetariko_bat_sedentarismoa_da

MP3 jaitsi

Bainan horri gehitzen zaio, medikuaren errola, epe luzeko eritasunen kasuan. Medikuak ordenantza bat ere emaiten ahal baitu, kirola, edo hobeki erran ariketa fisikoa egiteko gisan.

Arantxa Idiederrek aipatu du Xabier Xohobigarat medikuarekin.

2019ko Martxoaren 15a

BERRIAK

Mayi Pelot omenduko dute Baionan

mayi_pelot_omenduko_dute_baionan

MP3 jaitsi

Gaur egungo problematika andana bat aurretik landu zituen Mayi Pelotek. Olerki idazlea zen ere, Maiatz argitaletxeko kide eta Gure Irratian laguntzaile zen. Irrati saio bat sortu zuen, zientzia fikzioan oinarritua.

Luzien Etxezaharreta Maiatz argitaletxeko kidearekin aipatu du Mari Aniez Gorostiaguek.

2019ko Martxoaren 15a

BERRIAK

Elgarrekin kantatzeko gogoarekin

elgarrekin_kantatzeko_gogoarekin

MP3 jaitsi

Beskoitzen, Bixintxo kultur gunean, larunbatean kantaldi bat izanen da gaueko 8:30tan: Cantem Las eta Otxalde tadeekin.

2019ko Martxoaren 14a

BERRIAK

Aurten zikiroa izanen da!

aurten_zikiroa_izanen_da_

MP3 jaitsi

Angeluko bestak bigarren astean sartzen dira aste honetan. Laida Pilota ikusgarria ikusi ahal izan zuten angeluarrek festen idekitzean ostiralean. Besta komiteak bere egitaraua proposatzen du, eta ondoan elkarteek ere haien animazioak. Urtero Ibaialde elkarteak afari bat proposatzen du, eta aurten sagardotegi afaria baino, zikiro jate bat egitea pentsatu dute martxoaren 9an. 400 afari izango dira, bainan izenak eman behar dira, turismo bulegora deituz.

Jakin Ibaialde elkarteak antolatzen duen Kostalde baleada maiatzaren 18an izango dela aurten, eta aldaketa bat proposatzen dutela. Hendaia eta angelu artean egin ordez ibilaldia, Zokoatik Baionara izango dela, Lapurdiko hiriburuak duen portuaren istoriaren baloratzeko helburuarkin. Arantxa Idieder mintzatu da Ibaialde elkarteko Jean Marc Landarretxerekin.

2019ko Martxoaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016