BERRIAK

Miru Gorri gero eta guttiago, bainan zergatik?

miru_gorri_gero_eta_guttiago_bainan_zergatik_

MP3 jaitsi

Miru gorrien populakuntza ikertzeko programa martxan da. Joan den astean Baxe Nafarroan, 20 miruri jarri dizkiete GPS balisak, haien joan jinak aztertzeko.

Erran behar da Miru Gorrien kopurua ttikitzen ari dela. Fenomeno horren zergatia argitzea da xedea. Marga Forestier mintzatu da Xabi Darthayette ornitologo eta kordistarekin.

2023ko Ekainaren 19a

BERRIAK

Bazterrak inarrosteko gogoarekin : Xareta Kontrol #1

bazterrak_inarrosteko_gogoarekin_xareta_kontrol_1

MP3 jaitsi

Xareta kontrol elkartea sortu berri dute Sara aldean, gaualdi "kañeroak" antolatzeko helburuarekin.

Ostiral honetan izango da lehena, Metal, Punk, Hardcore doinuak nagusi lehen edizio honentzat. Maule, Lekaroz, Suhuskune edota Bordeletik etorri taldeak gomitatu dituzte.

Arantxa Idieder, Sara-ra hurbildu da, elkarteko Mattin Oronoz eta Xanti Laplacette antolatzaileekin hitz egitera. Gaualdia Keinu gelan izango da Saran, 8À¢Â‚¬ sartzea talde hauekin: Traknar / Faucheuse / Zakill / Torheit / DJ Pamplemousse

2023ko Ekainaren 14a

BERRIAK

"Euskara ikasten hasi naiz duela 3 urte, eta alaba bat dudanetik nahia azkarragoa da"

_euskara_ikasten_hasi_naiz_duela_3_urte_eta_alaba_bat_dudanetik_nahia_azkarragoa_da_

MP3 jaitsi

AEK-an euskara ikasten ari da eta bi aste Gure Irratian pasa ditu ikastaldian, bere euskara praktikatzeko. Myriam Otxoteko pixkat gehio ezagutzeko paradaz baliatu gira.

Donibane Lohizunekoa Myriam Otxoteko, eta azken 10 urteetan Azkainen bizi da. Gaztetako frustrazio momentuak, haur batezn gozama izatearekin, baita beste arrazoin desberdinen ondorioz, duela 3 urte hasi zen euskara ikasten, eta formakuntza intentsiboa egin du aurten.

Olatz Idoate elekatu da harekin.


2023ko Ekainaren 13a

BERRIAK

Bat, bi, hiru kasko, aurten bai!

bat_bi_hiru_kasko_aurten_bai_

MP3 jaitsi

Hiru Kasko, mendi lasterketa edo ibilaldia larunbatean izanen da ekainaren 17an.

35 kilometro, Bidarraitik abiatuz, Iparla, Irubelakasko eta Artzamendin gaindi Itsasura jautsiz, joan den urtean ezeztatu behar izan zuten bero handiaren gatik.

Aurten antolatzailek espero dute egiten ahalko dela, Bat Bi Hiru Kasko elkarteko Iñaki Fernandez eta Jojo Harizpuru-k erran daukuten bezala.

2023ko Ekainaren 13a

BERRIAK

"Seask'up futbol lehiaketan euskara ateratzen da garaile"

_seask_up_futbol_lehiaketan_euskara_ateratzen_da_garaile_

MP3 jaitsi

SeaskÀ¢Â€Â™up Seaskako kolegioen arteko futbol lehiaketa bat iraganen da larunbat honetan Baiona aldean.

Ikasle, irakasle eta burasoak lehiatuko dira Baionako Estitxu Robles Kolegioan, Gorputz heziketako irakasle den Eñaut Alfaro-rekin mintzatu da Olatz Idoate.

2023ko Ekainaren 09a

BERRIAK

Mende erdi bat ospatuko du Azkaingo dantza taldeak larunbat honetan

mende_erdi_bat_ospatuko_du_azkaingo_dantza_taldeak_larunbat_honetan

MP3 jaitsi

50 urteen ospatzeko, gaur egungo dantzariek ikusgarri berezi bat landu dute, azken urteetan "Ikasleak" dantza taldetik pasa diren dantzari desberdinekin. Xurioko pilota plazan emanen dute. Olatz Idoate "Ikasleak"-eko Ximun Daguerre eta Gexan Garaterekin mintzatu da. Egitaraua:

  • Arratsaldeko 6:00etan: Desfilea Azkaingo kaleetan
  • Arratsaldeko 7:00etan: Muxiko
  • Gaueko 9:30tan: Ikusgarria
  • Gaueko 11:00etan: Txaranga

2023ko Ekainaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016