BERRIAK

Bat, bi, hiru kasko, aurten bai!

bat_bi_hiru_kasko_aurten_bai_

MP3 jaitsi

Hiru Kasko, mendi lasterketa edo ibilaldia larunbatean izanen da ekainaren 17an.

35 kilometro, Bidarraitik abiatuz, Iparla, Irubelakasko eta Artzamendin gaindi Itsasura jautsiz, joan den urtean ezeztatu behar izan zuten bero handiaren gatik.

Aurten antolatzailek espero dute egiten ahalko dela, Bat Bi Hiru Kasko elkarteko Iñaki Fernandez eta Jojo Harizpuru-k erran daukuten bezala.

2023ko Ekainaren 13a

BERRIAK

"Seask'up futbol lehiaketan euskara ateratzen da garaile"

_seask_up_futbol_lehiaketan_euskara_ateratzen_da_garaile_

MP3 jaitsi

SeaskÀ¢Â€Â™up Seaskako kolegioen arteko futbol lehiaketa bat iraganen da larunbat honetan Baiona aldean.

Ikasle, irakasle eta burasoak lehiatuko dira Baionako Estitxu Robles Kolegioan, Gorputz heziketako irakasle den Eñaut Alfaro-rekin mintzatu da Olatz Idoate.

2023ko Ekainaren 09a

BERRIAK

Mende erdi bat ospatuko du Azkaingo dantza taldeak larunbat honetan

mende_erdi_bat_ospatuko_du_azkaingo_dantza_taldeak_larunbat_honetan

MP3 jaitsi

50 urteen ospatzeko, gaur egungo dantzariek ikusgarri berezi bat landu dute, azken urteetan "Ikasleak" dantza taldetik pasa diren dantzari desberdinekin. Xurioko pilota plazan emanen dute. Olatz Idoate "Ikasleak"-eko Ximun Daguerre eta Gexan Garaterekin mintzatu da. Egitaraua:

  • Arratsaldeko 6:00etan: Desfilea Azkaingo kaleetan
  • Arratsaldeko 7:00etan: Muxiko
  • Gaueko 9:30tan: Ikusgarria
  • Gaueko 11:00etan: Txaranga

2023ko Ekainaren 08a

BERRIAK

Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 12 ikasle saristatu dituzte dokumental batentzat

ziburuko_piarres_larzabal_kolegioko_12_ikasle_saristatu_dituzte_dokumental_batentzat

MP3 jaitsi

Piarres Larzabal, Ziburuko kolegioko 3.urteko 12 ikaslek parte hartu dute RAHMI elkartearen lehiaketan, Akitania Berriko 7 ikastetxek labur metrai bat behar zuten sortu migrazioa gaiaren inguruan. Losseni Fofana Bolikostar migrantearen bizipena kondatu dute.

Ikasleek berek sortu dute musika eta grabatu, grafismo lanak egin, off botza grabatu, bikoizketak idatzi… bideoa euskaraz izaitea onartu baidiete antolatzaileek.

Maiatzaren 31an, parte hartzaile gehienak, jantzi ederrenekin joan ziren Bordelera, sari banaketan parte hartzeko. Eta sorpresa handia izan zen, irabazleetan, hiru lan ezin izan zituztelako desberdindu, eta tartean Piarres Larzabalekoen lana.

Panpi Mercapide mintzatu da ikasleekin, irailean abiatu proiektua aipatzera.

2023ko Ekainaren 07a

BERRIAK

Azken egunak Askatasun Gosez saskia manatzeko

azken_egunak_askatasun_gosez_saskia_manatzeko

MP3 jaitsi

Askatasun Gosez saskia aurten ere salgai da 50À¢Â‚¬tan, Harrera elkartearen alde.

Kartzelatik ateratzean, presoen egunerokoan laguntza ekartzen dute salmenta huni esker.

Amaia Beyrie laguntzailerekin xehetasunak bildu ditu Panpi Mercapidek. Manaketa egiteko ez da denborarik galdu behar ekainaren 12a aitzin behar baita egin.

2023ko Ekainaren 07a

BERRIAK

Denboraren etxea, Iñaki Rifaterraren erakusketa tTok artelekuan

denboraren_etxea_inaki_rifaterraren_erakusketa_ttok_artelekuan

MP3 jaitsi

Lizarrako Iñaki Rifaterra litografoaren lanak ikusgai dira Uztaritzeko tTok erakustokian uztailaren 5a arte.

Artelekun ibilia da Don Herbert maisuarekin, Debako arte eskolan egon ondotik Danimarkara joan zen Rasmus Urwald-ekin litografia ikasteko.

Gaur egun bere tailerra Lizarran duen Iñaki Rifaterraren ezagutza eginen dugu.

Erakusketa bisitatzeko ordutegia:

  • Asteartetan 17:00 - 20:00
  • Asteazkenetan 9:00 - 16:00
  • Ostegunetan 15:00 - 18:00
  • edota hitzordua hartuz
  • HETSIA ekainaren 8an.
  • Sartzea urririk



2023ko Ekainaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016