BERRIAK

"Gaualdi guzietan sartzea urririk da, En Tol Sarmientorentzat ere"

_gaualdi_guzietan_sartzea_urririk_da_en_tol_sarmientorentzat_ere_

MP3 jaitsi

Ezpeletako bestak, usaiako zikiroarenkin hasiko dira ostiralean, eta larunbat gauerako, En Tol Sarmiento taldea ekarrarazten dute, urririk izango den gaualdian. Agorrilaren 8an bukatuko dira bestak.

Ezpeletako besta komitean, 42 gazte dira. Udan turistentzako gune gisa ezagutua den herrian, herritarrentzako bestak direla lehenik oroitarazi diote besta komiteko, Joana Garate, Alaia Migeltorena, Xabi Carricart eta Amaia Celhay-k Arantxa Idiederri.

2023ko Agorrilaren 02a

BERRIAK

"Festilasai, guretzat Biarritzeko arnasgunea da"

_festilasai_guretzat_biarritzeko_arnasgunea_da_

MP3 jaitsi

Lasai uda da Biarritzen ere. Festilasai-en 17.edizioa izango da agorrilaren 4tik 6ra, ostiral eta larunbatean kontzertuak eta igandean zikiroa nagusiki. Hip-hop, elektro, rock doinuak nahasten dituen festibalean, Kubatik etorri La Dame Blanche ostiralean edota larunbatean Delinquant Habits Kaliforniarrak afixaburu dira, baina lekuko taldeak ere izango dira.

Arantxa Idieder, mintzatu da Festilasaieko bi antolatzailerekin, Renaud Davant eta Eñaut Etxepareborderekin.

Sorpresa bat prestatu dute Delinquant Habits taldekoek larunbat gauean, eta jakin ere urte guziz bezala, ainitz preziatua den suzko zirkuluaren skate txapelketa izango dela ere, hip-hop taldea aitzin.

2023ko Agorrilaren 01a

BERRIAK

Arbonako bestak aurten, ostegunarekin hasten dira

arbonako_bestak_aurten_ostegunarekin_hasten_dira

MP3 jaitsi

Asteburuko herriko festen artean, Lapurdin, Arbonako bestak.

Berrikuntza batekin aurten, ostegunarekin hasiko dituztela, berriki berriz ideki den Biltoki ostatuak proposatzen baitu gaualdi bat. Larunbatean dute kontzertu gaualdi nagusia, Dupla, Talco, Kilimak eta DJ Bullekin.

Agorrilaren 4tik 7ra iraganen diren bestak Ihintza Dolosor eta Joana Apeztegirekin aipatu ditu Arantxa Idiederrek.

2023ko Agorrilaren 01a

BERRIAK

Alternatiboen, eta giro herrikoiaren plaza izan nahi duen Patxa

alternatiboen_eta_giro_herrikoiaren_plaza_izan_nahi_duen_patxa

MP3 jaitsi

Baionako besta erraldoien erdian, bada arnasgune bat, Patxa plaza. Eta azken urteetan ttipi gelditzen da gunea, Zizpa gaztetxeak antolatzen duen ekimenei esker baita Patxondo peña edota ondoko karrikan den Patxokiri esker ere.

Asteazken gauean bere besten idekitze alternatiboa proposatu zuen Zizpa gaztetxeak, Arantxa Idieder han zen eta bertako giroa entzutea proposatzen du.

Osteguna, haurren eguna izaiten da Baionako bestetan

Ostegun goizean, karrikak helduz eta haurrez josiak ziren. Arantxa Idieder ibili da jendeen artean, eta haurren artean ere, baita entzierro ttipian ere korrika egiten saiatu da.

MP3 jaitsi

Emazte gehiago gizon baino, herri kiroletan.

Lierni Osa Gipuzkoako harri jasotzaileak hori azpimarratu zuen osteuneko desafioetan parte hartu ondotik.

Herri kirol animazioak proposatzen dituen Gaia elkarteak, Zizpa gaztetxearekin batera, erakustaldi berezia antolatu zuten atzo Patxa plazan. 6 aizkolari, 3 gizon eta 3 emazte, eta 3 harri jasotzaile, hiruak emazteak. Erreportaia entzun.

MP3 jaitsi

2023ko Uztailaren 28a

BERRIAK

Angeluko suhiltzaileen kaserna bisitatu dugu

angeluko_suhiltzaileen_kaserna_bisitatu_dugu

MP3 jaitsi

Ipar Euskal Herriko sokorri zentro nagusia da Angeluko suhiltzaileen kaserna.

35 minuturo ateratzen dira bertatik suhiltzaileak, pertsonen sokorritzeko, sute baten itzaltzeko edo karrikan egon behar ez lukeen suge baten biltzeko. Angeluko kasernan, 121 suhiltzaile profesional eta 126 bolondres dira.

Arantxa Idieder joan da Angeluko kasernaren bisitatzera, hunen burua eta beraz komandante nagusiarekin, Nikolas Regerat eta Pampi Perugorria suhiltzaile profesionalarekin. Euskal Irratietan hedatu Hostoka, osoki entzuten ahal duzue.

2023ko Uztailaren 28a

BERRIAK

Karrikaldi : Baionako bestetako herriko plaza

karrikaldi_baionako_bestetako_herriko_plaza

MP3 jaitsi

Baionako bestetako arnasgunea eta herriko plaza izan nahi du Karrikaldik.

Aurten ere, Jaques portes plazan, Baiona handian 4 egunetako egitaraua proposatzen dute. Ikusle egoteko dantza ikusgarri eta kantaldi, edo parte hartzeko ere, Dantzazpi eta Baionan Kantuz badituzue. Berritasun batekin, aurten Baionako bi ikastolek txosna bat izango dutela, eguerditik aitzina egunero, jateko eta edatekoarekin.

Arantxa Idieder, Guillaume Irigoien eta Lucille Darigrand bi antolatzailerekin mintzatu da.

Uztailaren 27a

  • 16:30: Leinua Ttiki (dantza)
  • 17:45: Elena eta Julie (kantaldia)
  • 19:00: Leinua txaranga (dantzazpi)
  • 20:00: Tuntuna (Baionan Kantuz)
  • 21:15: Adar taldea (Karrika dantza)

Uztailaren 28a

  • 16:30: makilariak
  • 17:45: GuraShow taldea
  • 19:00: Leinua txaranga (dantzazpi)
  • 20:00: Ibaiadekokoro (Baionan Kantuz)
  • 21:15: Arberuako txaranga (Karrika dantza)

Uztailaren 29a

  • 16:30: Aurr taldea (dantza)
  • 17:45: Las Voces de Navarra (Jotak)
  • 19:00: Leinua txaranga (dantzazpi)
  • 20:00: Tuntuna (Baionan Kantuz)
  • 21:15: Kiki Bordatxo (Karrika dantza)

Uztailaren 30a

  • 16:30: Orai Bat (dantza)
  • 17:45: Hiruri taldea (kantaldia)
  • 19:00: Orai Bat txaranga (dantzazpi)
  • 20:00: Tuntuna (Baionan Kantuz)
  • 21:15: Rita Mutxiko (Karrika dantza)


2023ko Uztailaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016