Bazterrak inarrosteko gogoarekin : Xareta Kontrol #1
2023ko Ekainaren 14a
Xareta Kontrol elkarteko Mattin Oronoz eta Xanti Laplacette / GURE IRRATIA
Xareta kontrol elkartea sortu berri dute Sara aldean, gaualdi "kañeroak" antolatzeko helburuarekin.
Ostiral honetan izango da lehena, Metal, Punk, Hardcore doinuak nagusi lehen edizio honentzat. Maule, Lekaroz, Suhuskune edota Bordeletik etorri taldeak gomitatu dituzte.
Arantxa Idieder, Sara-ra hurbildu da, elkarteko Mattin Oronoz eta Xanti Laplacette antolatzaileekin hitz egitera. Gaualdia Keinu gelan izango da Saran, 8À¢Â‚¬ sartzea talde hauekin: Traknar / Faucheuse / Zakill / Torheit / DJ Pamplemousse