BERRIAK

Etxez-etxe egiten du egonaldia Aritz Ibarrak komiki bat sortzeko

etxez_etxe_egiten_du_egonaldia_aritz_ibarrak_komiki_bat_sortzeko

MP3 jaitsi

"Geuretik sortuak", Udalbiltzak plantan ezarri programa baliatuz, Lapurdin gaindi da egun hauetan Aritz Ibarra artista arabarra.

Euskara hutsean egin artea eta kulturaren sormena, sustatzen duen zirkuitu bat da "Geuretik sortuak" programa, eta Lesaka, Bera, Urruña eta Sarako herriek batera parte hartzen dute. Olatz Idoate, marrazkilariarengana joan da.



2023ko Apirilaren 28a

BERRIAK

"Erran nahi nien, nahi eta maite duten zerbait segitzea punttaraino, besteen begiradari kasu egin gabe"

_erran_nahi_nien_nahi_eta_maite_duten_zerbait_segitzea_punttaraino_besteen_begiradari_kasu_egin_gabe_

MP3 jaitsi

"Emaztea euskal jendartearen erdiguneetan" solasaldiak antolatu ditu Baionako Bernat Etxepare lizeoak, astelehen goiz huntan.

38 emazte gomitatu zituen ikastetxeak, adin guzietakoak eta ibilbide desberdinekin, ezagun ala ezezagun. Leheneko eta Terminaleko 300bat ikasleak, 20 bat ikaslez osatu talde ttipitan banatu dituzte, gomitatuen bizipenak entzuteko. Partekatzeko guneak sortu nahi zituzten, 15 urte inguru dituzten ikasleentzako feminismorako heziketa bultzatzeko.

Arantxa Idieder han zen eztabaida baten moderatzaile lanetan aritzeko. Baliatu da hizlariekin eta antolatzaileekin hitz egiteko.

Erreportaian entzuten direnak:

Pantxin Duhart - irakasle ohia À¢Â€Â“ LAB sindikatuaren sortzailea

Maika Brust À¢Â€Â“ errugbilaria eta irakaslea

Idurre Eskisabel À¢Â€Â“ Euskalgintzaren kontseiluko idazkari nagusia

Ihintza Ostolaza À¢Â€Â“ lizeoko irakaslea

Miren Intxausti À¢Â€Â“ irakasle ohia À¢Â€Â“ LAB sindikatuaren sortzailea

2023ko Apirilaren 25a

BERRIAK

Mixel Etxekoparren Hotza eta Hitza ikusgarria Hazparnen asteazkenean

mixel_etxekoparren_hotza_eta_hitza_ikusgarria_hazparnen_asteazkenean

MP3 jaitsi

Izadiak baditu bere hotsak... eta hotsa musikatu daiteke, nahi badugu.

Mixel Etxekopar txirula jole famatua Hazparneko mediatekan izango da asteazken huntan, Soinuaren hilabetearen kari. Kantua, txistua, edota txirula oinarri dituen ikusgarria izango da. Berezitasun batekin, bere eskuen artean izango baitu, Otxozelaiko harpean aurkitua izan zen flauta baten kopia, sai batean hezurrean egina izan zena.

Arantxa Idiederrek Mixel Etxekopar juntatu du asteazkenekoa aipatzeko.

Asteazkenean Hazparneko mediatekan izango da Mixel Etxekopar soinuaz prestatu duen ikusgarriarentzat. 10:00etan frantsesez eta 11:00etan euskaraz (2 emanaldi) Emanaldi bakoitzaren iraupena: 45 min inguru urririk da bainan izena eman behar da aitzinetik, Hazparneko mediatekara deituz, edo sarean.

2023ko Apirilaren 24a

BERRIAK

Laupabortz aire ttipi, Peio Erramuzpe 'Haira'-ren lehen diskoan

laupabortz_aire_ttipi_peio_erramuzpe_haira_ren_lehen_diskoan

MP3 jaitsi

Aldude baleako oihan eta erreka baten izena hautatu du Peio Erramuzpek, bere musika proiektua biziarazteko.

Haira izenarekin ateratzen du "Laupabortz Aire Ttipi" bere lehen bakarkako lana maiatzaren 5ean, Usopop-ek argitaratzen duena. Egia erran, ez da bakarrik egin diskoa, beste 9 musikari eta kantarik ere parte hartu baitute grabaketan, eta maiatzaren 7an Saran aurkeztuko duelarik, 4 musikari - bederen - izango ditu berekin taula gainean.

Aldudeko Ezpondaineko aitatxik kantatzen zituenak, gaurko musika tresnekin landu ditu. Peio Erramuzperekin egon da Arantxa Idieder; ostiral huntan aterako du lehen kantu bat kliparekin, elkarrizketa bukaeran entzuten ahal duzuena.

2023ko Apirilaren 20a

BERRIAK

Kaskarotenea ikastolak bere 10 urteak ospatuko ditu

kaskarotenea_ikastolak_bere_10_urteak_ospatuko_ditu

MP3 jaitsi

Ziburuko Kaskarotenea ikastola Ziburun duela 10 urte sortu zen 3 haurrekin. Gaur egun 70 ikasleekin, lehengo eskolan kokatua da. Apirilaren 29an besta bat antolatu dute ikastolan bertan, pailazo, bazkari eta kontzertuekin. Panpi Mercapide mintzatu da Xabi Bizkai burasoarekin eta Texa, Odei ta Elaia ikasleekin.

Bazkarirako apirilaren 23a aitzin erreserbak egin behar dira 06 71 84 56 70 zenbakira deituz.

2023ko Apirilaren 19a

BERRIAK

Argazkigintza tailerrak Baionako Maubec karrikan, eta gehiago ere

argazkigintza_tailerrak_baionako_maubec_karrikan_eta_gehiago_ere

MP3 jaitsi

Le cri de la Souris elkartea Baionan instalatu berri da, San Izpiritu auzoan, geltoki ondoko Maubec karrikan.

49. zenbakian astelehenetik igandera idekia da gunea, eta tailer desberdinak proposatzen dituzte. Broderia, tindua, marrazkia, grabadura edota argazkilaritza. Elkarteko kidea da Nahia Garat argazkilariak, argazki hartze intuitiboa, irudi irakurketa edo irudi kolaketa proposatzen ditu. Apirilaren 23an gainera arratsalde osoko tailerra proposatzen du argazkilariak.

Telefono zenbakia xehetasunentzat 06.63.87.25.62.

2023ko Apirilaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016