Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 12 ikasle saristatu dituzte dokumental batentzat
2023ko Ekainaren 07a
Ziburuko Piarres Larzabal kolegiora joan giren duela zonbait aste 12 ikasle hauekin hitz egitera / GURE IRRATIA
Piarres Larzabal, Ziburuko kolegioko 3.urteko 12 ikaslek parte hartu dute RAHMI elkartearen lehiaketan, Akitania Berriko 7 ikastetxek labur metrai bat behar zuten sortu migrazioa gaiaren inguruan. Losseni Fofana Bolikostar migrantearen bizipena kondatu dute.
Ikasleek berek sortu dute musika eta grabatu, grafismo lanak egin, off botza grabatu, bikoizketak idatzi… bideoa euskaraz izaitea onartu baidiete antolatzaileek.
Maiatzaren 31an, parte hartzaile gehienak, jantzi ederrenekin joan ziren Bordelera, sari banaketan parte hartzeko. Eta sorpresa handia izan zen, irabazleetan, hiru lan ezin izan zituztelako desberdindu, eta tartean Piarres Larzabalekoen lana.
Panpi Mercapide mintzatu da ikasleekin, irailean abiatu proiektua aipatzera.