BERRIAK

OKB eguna Or Konponen aitzinean Baionako bestetan

okb_eguna_or_konponen_aitzinean_baionako_bestetan

MP3 jaitsi

Baionako bestetan, ostatuez gain, hainbat peñek beren ateak zabalduko dizkiete bestazaleei.

Or Konpon Peña da horietarik zaharrena. Egun guziez animazioak proposatuko ditu, eta OKB eguna ere antolatu du larunbatean, kantua eta musikari leku zabala eginez.

Patxi Amulet Or Konponeko kidearekin mintzatu zauku Kriztof Arotzarena.

2022ko Uztailaren 29a

BERRIAK

"Mont-Blanc-ean 4200 metrotan buruko mina ukan dut, tontorra justu hor ikusten zen"

_mont_blanc_ean_4200_metrotan_buruko_mina_ukan_dut_tontorra_justu_hor_ikusten_zen_

MP3 jaitsi

Benito Béréau Laffite 20 urteko basusarriarra, Mont Blanc menditik itzuli berri da. Oloruen eta ondotik Alpesetan burutu ditu ikasketak, mendi eta naturguneen inguruan.

Haren ibilbidea ezagutu nahi izan dugu, udako sasoia Baigorrin pasatzen du lanean, Perkain pilotaren inguruko udalekuan, han elkartu da Ihintza Arrieta berekin.

2022ko Uztailaren 27a

BERRIAK

"Geometria asko dago, konplikatua, ta horrek laguntzen dit, batzutan teknologiak laguntzen du"

_geometria_asko_dago_konplikatua_ta_horrek_laguntzen_dit_batzutan_teknologiak_laguntzen_du_

MP3 jaitsi

tTok erakustokian Uztaritzen, Miren Gonzalez Goikoetxea tolosar artistaren lanen ikusteko azken egunak dira. Larunbatean gainera, uztailaren 2an artistarekin zuzenki mintzatzen ahalko da.

20 urterekin Londreserat joan zenean hasi zuen bere artista ibilbidea, Panpi Mercapiderekin aipatu dute.

2022ko Uztailaren 01a

BERRIAK

Beningo Gangbé Brass Band-eko musikariak, Hazparneko musikari gazteekin elkarlanean

beningo_gangbe_brass_band_eko_musikariak_hazparneko_musikari_gazteekin_elkarlanean

MP3 jaitsi

Aste huntan, Benin herrialdeko Gangbé Brass Band taldea egonaldian da Bastidan, Clarenza elkarteak gomitaturik.

Afrikar taldeak, kontzertua eskainiko du ostiral honetan Bastidan, udako lehen Guinguette gaualdia kari. Horrez gain, holakoetan, Clarenza baliatzen da partaidetzak sortzeko lekuko ikastola, eskola edota musika eskolekin.

Asteazken atsaldean, Gangbé Brass Band eta Hazparneko Soinu Bila musika eskolako ikasleek elgarrekin errepikatu dute taldearen musika zati bat, bi orenen buruan elgarrekin emaiteko. Trukatze momentuo goxo hori segitu du Kriztof Arotzarenak.

2022ko Uztailaren 01a

BERRIAK

2 milioi eurotan, nork erosten ahal du Ainhoako etxea?

2_milioi_eurotan_nork_erosten_ahal_du_ainhoako_etxea_

MP3 jaitsi

Galdera horri erantzun dute larunbateko mobilizazioan. Prezio horretan, ainhoarrek ala lekuko jendeek ezin dute erosi. Goizeko 11etan herriko sarreran hitzordua eman zuen Ainhoa Beti herritar elkarteak larunbat goiz honetan, Alda eta EHbai-en sustenguarekin. 200bat pertsona abiatu da herriko sartzetik, oinez, Arkaitza etxe pareko pentzeruntz. Bertan egin ditzute hitzartzeak.

Espekulazioaren kontrako mezua izan da nagusi, Arantxa Idiederren erreportaia.

2022ko Ekainaren 27a

BERRIAK

Donibaneko Suak Angelun ostiral honetan

donibaneko_suak_angelun_ostiral_honetan

MP3 jaitsi

Donibaneko suak piztuko dituzte Angelun ekainaren 24an.

Euskal erritualak angeluarren ohituretan sartzeko gogoarekin, hasi ziren Manex Goienetxe Kultur etxeko kideak hainbat hitzordu proposatzen.

Konfinamenduak aitzin, egin duten ekimena berriz proposatzen dute ekainaren 24an, ekainaren 18an izan behar zelarik, bainan gibelatu dute ostiral honetara. Labarreko hondartzan ematen dute hitzordua. Patxi Amulet antolatzailearekin bildu da Arantxa Idieder, ekainaren 18an antolatzekoa zen ekimena aipatzeko.

2022ko Ekainaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016