BERRIAK

Sara oinez, euskaraz eginez

sara_oinez_euskaraz_eginez

MP3 jaitsi

Sara Oinez mendi ibiladia proposatzen du Har Hitza elkarte Saratarrak igande huntan.

Goizeko 7etatik goiti, herriko plazatik abiaturik, Sara inguratzen duten mendien itzulia egina izanen da, 26 kilometro orotara, baina beti umore onean. Jendeen elkar gurutzatzea da helburuetatik bat. Marie Pierre Pradere antolatzailearekin solastatu da Olatz

2022ko Ekainaren 24a

BERRIAK

Ttattola gaztetxeak ere bere programa proposatzen du Hazparneko bestetan

ttattola_gaztetxeak_ere_bere_programa_proposatzen_du_hazparneko_bestetan

MP3 jaitsi

Hazparneko bestak iraganen dira ekainaren 24tik 27rat.

Besta horiek animatzeko beren maneran, Ttattola gaztetxeak bere programazioa osatu du. Herriak momentuz utzi tokian dira ezker paretaren gibelean.

Egitaraua eta gaztetxearen berriak hartuko ditugu, Nahia Sasco kidearekin mintzatu baita Panpi Mercapide.

2022ko Ekainaren 23a

BERRIAK

"Nire alabaren azala problemak zirela eta hasi nintzen begiratzen eta azkenean xaboiak egiten hasi"

_nire_alabaren_azala_problemak_zirela_eta_hasi_nintzen_begiratzen_eta_azkenean_xaboiak_egiten_hasi_

MP3 jaitsi

Azkainen den Ohiko xaboitegiaren bisita egin du Panpi Mercapidek. Oreli Ariszagak produktu biologikoak egiten ditu, Nature et Progrès kalitate marka dutenak.

Bere webgunean erosten ahal dira bere produktoak, Ziburuko eta Ezpeletako merkatuetan ibiltzen da, artisau merkatuetan.Baita denda hauetan ere: Senperen Hurbil, Donibanen LokaÀ¢Â€Â™vrak, Merkatxon Azkainen, Lehuntzen BioMonde Kimua eta Arraya saltegian Saran.

Sinple dela xaboi egitea erran dauku Oreli Ariszagak, bainan kasu eman behar dela prozesu kimikoa baita.

2022ko Ekainaren 17a

BERRIAK

Besta handia Azkaingo ikastolaren 50 urteak ospatzeko

besta_handia_azkaingo_ikastolaren_50_urteak_ospatzeko

MP3 jaitsi

Azkaingo ikastolak 50 urte ospatzen ditu. Ekainaren 18-an, deneri idekitako eguna antolatu dute, besta handia. Animazioak, bazkaria, eta gauean Kuartz edota Willis Drummonden kontzertua besteak beste.

Iker Edme burasoa Xabi Carricart-ekin egon da ospakizun horren aipatzeko.


2022ko Ekainaren 17a

BERRIAK

Sexberdinak eta Pantzo Man So larunbat honetan Uztaritzen

sexberdinak_eta_pantzo_man_so_larunbat_honetan_uztaritzen

MP3 jaitsi

Bi antzerki izanen dira ekainaren 18 honetan Uztaritzeko Arruntza auzoan.

7etan Pantzo Hirigaraien "Pantzo Man So" umore saioarekin hasiko da, eta Ttanttaka taldeak "Sexberdinak" antzerkia emanen du.

Antolatzaile den Zortziko kultura elkarteko Peio Berhokoirigoin "Bixoko"-k xehetasunak eman dizkio Panpi Mercapideri.

2022ko Ekainaren 17a

BERRIAK

Presoen aldeko pilota gaualdia : "Denbora Pasa, Presoak beti Falta"

presoen_aldeko_pilota_gaualdia_denbora_pasa_presoak_beti_falta_

MP3 jaitsi

"Denbora Pasa, Presoak beti Falta" lemapean, presoen aldeko pilota gaualdia izanen da Kanboko ezker paretan ostiral honetan, ekainaren 17an.

Joko garbin, Eneko Deparedes À¢Â€Â“ Joel Sistiague / Fredo Karrikaburu À¢Â€Â“ Iban Riouspeirous eta esku huskan, Taberna - Aranguren / Urmeneta - Aranbururen kontra.

Dzi Dzau elkartearen izenean Lorentxa Beyrie eta Ellande Alfarok erran daukute gutitan ikusten diren partidak izanen direla.

2022ko Ekainaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016