BERRIAK

Donibane Lohizuneko baratze botanikoa udaberriko giroan murgilduta berriz idekitzen dute

donibane_lohizuneko_baratze_botanikoa_udaberriko_giroan_murgilduta_berriz_idekitzen_dute

MP3 jaitsi

5 kontinenteetako, 1000 landarez osatu bilduma osatu du urtetan Donibane Lohizuneko baratze botanikoak.

Neguko sasoia bururatuta, bere ateak berriz idekitzen ditu itsas bazterrean den Baratze botanikoak. Martxoaren 26an idekitzen da, urriaren 30a arte.

Udaberriko lehen eguna baliatu du Arantxa Idiederrek baratze botanikoaren bisita gidatua egiteko Jon Suduperekin, osoki entzuten ahalko duzuena apiril erditsutan, anartean hemen zati bat.

Idekidura animazio batekin hasiko dute, martxoaren 26an, 10etan. Donibane Lohizuneko herriko etxearen webgunean atxemango duzue Baratze Botanikoaren atala xehetasun eta izen emateentzat.

2022ko Martxoaren 25a

BERRIAK

Mus txapelketa Uztaritzeko dantzarien bidaia laguntzeko

mus_txapelketa_uztaritzeko_dantzarien_bidaia_laguntzeko

MP3 jaitsi

Izartxo Uztaritzeko dantza taldeak mus lehiaketa antolatzen du larunbat arratsalde honetan, Latsa gelan.

Helburua dute sos pixkat baten irabaztea, heldu den agorrilean Hungariara bidai baten egiteko. Dantza festibal batean parte hartu nahi dute. Taldeko Xabi Etxegarai eta Maritxu Goienetxekin hitz egin du Olatz Idoatek.

2022ko Martxoaren 25a

BERRIAK

Aho Zakil Konekxion taldeak bere lehen diskoa atera du

aho_zakil_konekxion_taldeak_bere_lehen_diskoa_atera_du

MP3 jaitsi

Kontzertuan ikusiak dituzue menturaz, bainan oraikoan, beren lehen diskoa grabatu berri dute Aho Zakil Konekxion taldekoek.

Diskoa atera berria, aurkezpen ofiziala ostiral honetan, martxoaren 25ean eginen dute Saran, Goroldio eta Kamuts taldeekin batera, Sarako Gaztetxeak antolatu kontzertuan. Esperientzia berria kondatu diote Olatz Idoateri.

2022ko Martxoaren 23a

BERRIAK

Jo ta ke presoen alde

jo_ta_ke_presoen_alde

MP3 jaitsi

Larunbat honetan martxoaren 19an presoen aldeko mintzaldia eta kontzertuak antolatu dituzte Ezpeletan merkatu estalian. Andoni Oilokiegi, Skakeitan, Su ta Gar eta Dj Bull-ek joko dute.

Sandra Pochulu antolatzailearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2022ko Martxoaren 18a

BERRIAK

Itsas Laminak korrika inklusioaren alde

itsas_laminak_korrika_inklusioaren_alde

MP3 jaitsi

Bi urtez ezeztatu ondotik, Angeluko Itsas Laminen Korrika igandean iraganen da, martxoaren 20an goizeko 10.30tan La Barre aldean.

5 kilometroko ibilaldi bat proposatzen dute ere. Izen emaite sarien etekina Integrazio Batzordearen alde izanen da.

Panpi Mercapidek xehetasunak bildu ditu, Jon Errecart Angeluko Kimua ikastolako antolatzailearekin.

2022ko Martxoaren 18a

BERRIAK

Arberoako ikastolaren alde bertso saioa Izturitzen

arberoako_ikastolaren_alde_bertso_saioa_izturitzen

MP3 jaitsi

Amets Arzallus, Irantzu Idoate, Patxi Iriart eta Bittor Thikoipe bertsolariak gomitatu ditu Arberoa Ikastolak.

Bertso saioa, martxoaren 20-an, Izturitzeko Artetxea gelan iraganen da, arratsaldeko 4 orenetan.

Ramuntxo Christy burasoak hitzordua aipatuko dauku.

2022ko Martxoaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016