BERRIAK

Uztaritzeko herriko etxearen agintzak 2019ari begira

Uztaritzeko_herriko_etxearen_agintzak_2019ari_begira

MP3 jaitsi

PLUa bukatu, haunditze obrak eskola publikoetan, edota herriko etxeko bulegoak Lapurdiko zentrora ekarri. Huna besteak beste, Uztaritzeko herriko etxeko proiektu nagusiak, 2019 urterako.

Bruno Carrère auzapezarekin mintzatu du Kriztof Arotzarena.

2019ko Otsailaren 05a

BERRIAK

Itsasu eta Etxauribar senidetzearen bidean

Itsasu_eta_Etxauribar_senidetzearen_bidean

MP3 jaitsi

Itsasuko herriak azken urte hauetan gogoetatzen du Nafarroako Etxauribarrekin senidetzea. Pundu amankomun ainitz badituztela uste dute: gerezia, pilota, dantza edo auto xaharretaz interesatzen diren elkarteak.
Hortarako herriko elkarte eta biztanleak gomitatzen dituzte informazio bilkura batetarat, otsailaren 8an, gaueko 8etan Sanoki gelarat.

Panpi Mercapide mintzatu da Jean Paul Iturburua hautetsiarekin.

2019ko Otsailaren 04a

BERRIAK

Angeluko ihauteriak larunbat honetan dira

Angeluko_ihauteriak_larunbat_honetan_dira

MP3 jaitsi

Larunbat arratsean abiatuko dira Angeluko ihauteriak, arratsaldeko 6.30tatik goiti Quintaoutik. San Pantzarren auziaren ondotik, jaten eta edaten ahalko da, eta dantzapikoak dantzatzen ahalko dira Saltoka taldearekin 8.30etatik goiti. Angeluarrak taldeak eta Kimua ikastolak antolaturik.

Nahia Imaz, ikastolako andereñoarekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2019ko Otsailaren 01a

BERRIAK

Metal In Kanbok behar zaitu

Metal_In_Kanbok_behar_zaitu

MP3 jaitsi

Kanboko Latsarria elkarteak kontzertu bat antolatzen du larunbatean Kanboko gaztetxean. Metal In Kanbo gaualdian: Iron eta Maider eta Fizt&Furiuz taldeak izanen dira.

Alain Bosq elkarteko kidearekin aipatu du Panpi Mercapidek kontzertua eta elkartea bera.

2019ko Urtarrilaren 31a

BERRIAK

Uda Lekuk formakuntza profesionalerako deialdia luzatzen du

Uda_Lekuk_formakuntza_profesionalerako_deialdia_luzatzen_du

MP3 jaitsi

Uda Leku-k AIGA ikastaldi bat proposatzen du, eta Adierazpen Jardueren inguruko formakuntza bat ondoko oporretan. Uztaritzen eginen dira bi formakuntzak, haurren oporren garaian otsailak 18, 19 eta 20an; martxoak 13, 14 eta 15ean.

Amets Lahetjuzan, Uda Lekukoak, huntaz eta azken berrietaz xehetasunak eman dizkio Panpi Mercapideri.

2019ko Urtarrilaren 30a

BERRIAK

Elkartasuna Kantuz garretan joan den Zapataindeia etxekoarentzat

Elkartasuna_Kantuz_garretan_joan_den_Zapataindeia_etxekoarentzat

MP3 jaitsi

Ezpeletan elkartasun kantaldi bat antolatzen dute igandean, otsailaren 3an. Etekinak, Antoinette Etchebarne eta bere familiarentzat izanen dira, "Zapataindeia" etxea duela kasik hilabetea suak erre baitzuen osoki. Ezpeletako elizan, 5 abesbatzetako ehun bat kantarik parte hartuko dute kantaldian.

Antolatzaileetan den Jean Paul Brust, lehen auzoa da, eta Gozatuz taldearen zuzendaria. Panpi Mercapideri orroitarazi dio ezbeharra.

2019ko Urtarrilaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016