Mus txapelketa Uztaritzeko dantzarien bidaia laguntzeko
2022ko Martxoaren 25a
Xabi Etxegarai eta Maritxu Goienetxe dantzariak / GURE IRRATIA
Izartxo Uztaritzeko dantza taldeak mus lehiaketa antolatzen du larunbat arratsalde honetan, Latsa gelan.
Helburua dute sos pixkat baten irabaztea, heldu den agorrilean Hungariara bidai baten egiteko. Dantza festibal batean parte hartu nahi dute. Taldeko Xabi Etxegarai eta Maritxu Goienetxekin hitz egin du Olatz Idoatek.