BERRIAK

"Izena eman dugu momentu on bat pasatzeko, eta orain finalean gira ez zen gure helburua"

_izena_eman_dugu_momentu_on_bat_pasatzeko_eta_orain_finalean_gira_ez_zen_gure_helburua_

MP3 jaitsi

Oneka Bereau Lafitte eta Joana Haristoy Lapurditik heldu diren bi neska gazte dira. Bainan Ipar Euskal Herrian ikusten ez dugun bezala esku huska txapelketa batean parte hartu dute Hego Euskal Herrian, Emakume Masters Cup-ean horien izena ezarri zuten. Nahiz eta 16 eta 17 urte ukan, pilota goxoko senior mailako finalera iritsi dira. Xabi Carricart bi pilotariekin egon da horien ibilbidearen aipatzeko.

Finala larunbat honetan, arratsaldeko 5 eta erditan, Gipuzkoako Gabiriako pilota lekuan.

2022ko Martxoaren 18a

BERRIAK

"Battel estropada biziki bizia da, ez gira aspertzen"

_battel_estropada_biziki_bizia_da_ez_gira_aspertzen_

MP3 jaitsi

Ur joko elkarteak bi estropada antolatuko ditu hurrengo martxoaren 19 eta 26an. Izan Frantzia, Katalunia edo Euskal Herritik, Orotara 600 arraunlari gomitatuak dira. Xabi Carricart Bixente Etxegarai Ur jokoko lehendakarirekin egon da, bi hitzordu horien aipatzeko.

Lehen hitzordua larunbat huntan, arratsaldeo 3etan, Alfred Pose ibilaldi bidexka den lekuan.


2022ko Martxoaren 18a

BERRIAK

Maritzuliren ihauteriak larunbat honetan izanen dira

maritzuliren_ihauteriak_larunbat_honetan_izanen_dira

MP3 jaitsi

Ihauteriak Miarritzera heldu dira, berant pixka batekin bada ere, Maritzuli Konpainiak behar bezala ospatu nahi ditu. Larunbat huntan desfilea eginen da musikari eta dantzariekin, Maritzuli-k sortu jantzi eta dantzekin. Marga Forestier-k xehetasunak bildu ditu Jon Olazkuaga Garibal, Maritzuli Konpainiako kidearekin:

2022ko Martxoaren 11a

BERRIAK

Lorentxa Saragueta, "Egunero" Gatibu taldearekin!?

lorentxa_saragueta_egunero_gatibu_taldearekin_

MP3 jaitsi

Kanboko Lorentxa Saragueta, kulturgintzan denda batean luzaz arizan ondotik, gaur web designer gisa hasi berri da profesionalki. Gatibu musika taldearentzat lan egin du, stop motion maneran bideo klipa bat sortuz besteak beste.Panpi Mercapide Lorentxa Saraguetarekin solastatu da bere lanbide berriaz.

Gatibu taldea Miarritzeko Atabal aretoan ikusgai martoaren 12an

2022ko Martxoaren 09a

BERRIAK

Elkarteetan euskara sustatzeko liburuxka aurkeztuko du Bizi mugimenduak

elkarteetan_euskara_sustatzeko_liburuxka_aurkeztuko_du_bizi_mugimenduak

MP3 jaitsi

BIZI mugimenduko Euskaraz Bizi lan taldeak gida liburua argitaratu berri du. "Euskara eta elkarte batek nola elkar sustatzen duten" azpi-izenburuarekin, liburuxkaren aurkezpena eginen dute Patxokin ostiral gau huntan. Elkarte bizian euskararen lekua bermatzeko tresnak eskeintzen ditu besteak beste. Marga Forestier mintzatu da Xabier Harluxet BIZIko kidearekin.

Gaualdia arratseko 7etan hasiko da Patxokin. Gidaren aurkezpena, jokoak eta euskal kantuak izanen dira egitarauan. Izena ematea gomendatua da.


2022ko Otsailaren 25a

BERRIAK

3 eguneko egitaraua Hazparne lurraldeko ihauterientzat

3_eguneko_egitaraua_hazparne_lurraldeko_ihauterientzat

MP3 jaitsi

Hazparneko lurraldeko ihauteriak izanen dira otsailaren 25, 26 eta 27an.

Antolaketan parte hartu dute Ezkia ikastolak, eta Ttattola gaztetxeak.

Egitaraua aipatu dugu Leire Barbier ikastolako burasoarekin.

Ostiral gauarekin Joseba Aurkenerenak emango du hitzaldia

Otsailaren 25ean, “Euskal Ihauteria eta mundu-ikuskera zaharra”:Joseba Aurkenerenak eskaini diaporama - mintzaldia Aiherrako gelan, ostiralarekin, 19.30, Arberoa eta Ezkia ikastolek antolaturik.

MP3 jaitsi

2022ko Otsailaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016