Xabi Luberriaga arrabitegilearen tailerraren bisita
2019ko Agorrilaren 09a
Xabi Luberriaga bere gitarren aurrean tailerrean / Gure Irratia
Zugarramurdiko xoko batean aurkituko duzue Xabi Luberriaga arrabitegilea, luthierra. Zuk amesten duzun gitarra, bere eskuekin, hautatu zura batekin eta pazientziarekin sortuko duena. Gitarra elektrikoak, Folk gitarrak ala espaniolak egiten ditu, baita biolinak ere.
Nola egiten da holako musika instrumentu bat? Zonbat denbora? Ze formakuntza? Galderak ez zituen eskas Arantxa Idiederrek bere tailer ttipian sartzerakoan.
Xabi Luberrigarekin harremanatan sartzeko eta tailerraren bisita argazkitan hemen.
Bere tailerretik pasatzen diren Joseba Irazoki ala Joseba B. Lenoir ere entzuten ahal dira erreportaiean.