"Euskara idatzia izan aitzin, euskarak utzi dituen arrastoak"
2020eko Urtarrilaren 21a
Celine Mounole irakasle eta ikerlaria Baionan izango da astertean
Aldi honetan Aines Haristoy kronikariak, Baionako mediatekak proposatzen dituen bi hitzordu aipatu dizkigu. Urtarrilaren 21ean 18:15ean Celine Mounole irakasle eta ikerlaria "Aitzinako euskararen arrastoak" deitu hitzaldia ematera etorriko da.
Otsailaren 7an Uxue Arbeldi eta Eider Rodriguez idazleak hurbilduko dira, "Emaztea eta euskal literatura" hitzaldiarentzat.