Michel le Basque pirata krudela bainan gure historiaren parte
2020eko Otsailaren 11a
François l'Ollonais, Mixel Etxegorriaren aliatua zen / WIKIPEDIA (Alexandre-Olivier Exquemelin, 1678)
XVII. mendean Lapurdiko kostaldea pirata eta kortsarioen habia zen. Itsasgintza zen lapurtarrentzat bizibide eta dirubide oparoa.
Hendaiatik Baionara lapurtarrak holako jardueratan aritzen ziren. Gaur pirata eta bihar arrantzale, edota alderantziz. Gizon horietako bat zen Mixel Etxegorria donibandarra, Michel le Basque gisa ezagun egin zen, Joseba Aurkenerenak lehen kronika batean aipatzen hasi zen pertsonaia, haren bizi oparoaz xehetasun gehiago aldi honetako kronikan.