Aldizkari zientifikoen informazio iturri ezezaguna
2020eko Otsailaren 18a
Aines Haristoyek ahanzten ditugun aldizkari zientifikoak argitara ekarri nahi izan ditu / GURE IRRATIA
Aines Haristoyen hilabete honetako kronikan, aldizkari zientifikoak aipatu ditugu. Egunerokoan, agian irakurketen ohituretatik kanpo gelditzen diren aldizkariak dira, ikerketa zientifikoek beldurtzen ahal dutelako.
Bilketa.eus webgunean bildu dituzte, aldizkari batzu. Pentsatu baino ulerterrazak dira, eta interes balio handikoak ere. Bost aldizkarien adibideak aurkeztu dizkigu Aines Haristoyek.