Ipar Euskal Herriko erreferentziak biltzen dituen euskara irakasteko metodoa
2020eko Otsailaren 26a
IKASeko Pantxika Paterne arduratu da argiltapenaz / GURE IRRATIA
Helduen euskalduntzeko metodo berri bat aurkeztu dute otsailaren 20ean Baionan. Aek-k eta Ikas pedagogia zentroak elgarrekin lan egin dute liburuen osatzeko, EEPren diru laguntzarekin.
Ikasbide metodoarekin, ikaslea, ahal bezain laster euskaraz komunikatzeko gai izan dadin helburua du AEKk. Ikas-en laguntzarekin otondu dute argitalpen lana.
6 metodo aterako dituzte orotara, mailaren araberakoa. Ikasleentzat liburu bat, soinu fitxategi bat Ikas-en webgunean dena, eta irakaslearentzat liburu batez osatua da Ikasbide euskarri bakotxa. Hiru jada erabiltzen dituzte ikastegietan, 4 garrena urrian aterako dute.
Arantxa Idieder mintzatu da IKAS zentroko Pantxika Paternekin.
AEKn erabiltzeko metodoa da baita edozein ikastegietan ere
Joseba Garai AEKko langilearekin aipatu dugu Ikasbide metodologiaren helburua eta berezitasuna.