Etien Salaberri apez filosofoaz hizketan
2020eko Ekainaren 22a
Bost urtez, Etien Salaberri preso egon zen Stalag IV zelaian /BILKETA
Sasoiko azken kronikarentzat, Aines Haristoyk 1903 urtean sortu eta 1981 urtean zendu zen Etien Salaberri aipatu digu.
Bilketa.eus webgunean, bere hiru testu hartu dituzte, eta horren bitartez bere haurtzaroa, ibilbide filosofiko eta politikoa ezagutzera eman. Urtetan irakasle izana, bigarren mundu gerlan preso egona, abertzale ideiak garatu zituen.