Garrok berak erein landare ttipiak salduko ditu larunbat honetatik aitzina
2021eko Apirilaren 23a
Elena Agerrek negutegi berriaren ateak ideki dizkigu / GURE IRRATIA
Apirilaren 24tik aitzina zuen baratzeentzat, landare ttipiak erosten ahalko dituzue Lekorneko Garro kooperatiban.
4 etxaldeen artean, landare ttipiak ekoizteko muntatu zuten negutegi berezia joan den urtean, GARRO kooperatiban kokatu dutena. Langile bat pagatzen dute hortarako, eta horri esker, hoiek erein landareak landatzen ahal dituzte.
Berritasuna da, larunbat huntarik aitzina astero, publikoari ere salduko dizkietela landare ttipi horiek, larunbatero goizeko 9ak eta eguerdi artean.
Hilabetero bezala, Arantxa idieder joan da Elena Agerrekin Lekorneko Garrora.