Galapagoako Floreana uhartea barkoxtarrena ote da?
2021eko Irailaren 17a
Floreana ugartea, Ekuadorreko kostaldetatik 1.050 kilometrotara kokatua da.
Leon ûœthürbürü barkoxtarra, gazte-gazterik, Ameriketara joan zen bizi hobe baten bila. Ekuadorren, hainbat negoziotan abilki sarturik, diru ainitz egin zuen xiberotarrak, eta 1853an 50 urte zituela, Barkoxera itzuli zen, eri eta diruz beterik. Hil zelarik, testamentuan ongi azaldurik, Galapago uharteetako Floreana irlaren 173 km2 utzi zizkion Barkoxeko herriari. Bainan Barkoxtarrek ez dute oraindik herentzia hori eskuratu ahal izan.
Joseba Aurkenerenak gehiago kondatzen dauku.