BERRIAK

Biper Berri berritua ezpeletarren onerako

biper_berri_berritua_ezpeletarren_onerako

MP3 jaitsi

Ezpeletan, Biper Berri aldizkaria ez da berria; 80. hamarkadan herritar zonbaitzuk, tartean ondotik auzapez izanen den Darraiduuk, berri paper bat argitaratzea deliberatu zuten. Bere bidea eginik, argitalpena gelditu zen baina joan den ekainean berriz abiatu dute proiektua, eta bitxiki, orduko batzuen semeek dute beren gain hartu. Gaur, Auxtin Darraidu, Iñaki Etxemendi, Jean Jacques Mailharo eta Panpi Dirassar ezpeletarrek bi hilabeterik behin ateratzen dute berri papera.

Abenduaren 30ean atera zen azkena Panpi Dirassarrekin solastatu da Olatz Idoate.

2022ko Urtarrilaren 07a

BERRIAK

Euskal Herriko 13.Mus txapelketa abian

euskal_herriko_13_mus_txapelketa_abian

MP3 jaitsi

Euskal Herriko 13. Mus txapelketa laster abiatuko da. Urtarril hastapenetik martxoaren 13ra arte, herrietako kanporaketak izanen dira. 7 probintzietan, gero finalak martxoaren 26-27an izanen dira eta final handia, Baigorrin, apirilaren 9-an.

Xerrar Urrutia antolatzaileetarik batekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2022ko Urtarrilaren 07a

BERRIAK

Larrun itzalpeko olerkiak

larrun_itzalpeko_olerkiak

MP3 jaitsi

"Larrun Azpitik" Joseba Aurkenerenak idatzi olerki bilduma argitaratu berri du Amalur-Baitak.

Hortaz mintzatu zaio Joseba Aurkenerena Kriztof Arotzarenari.

2022ko Urtarrilaren 07a

BERRIAK

Super Prestigeko finala igandean izango da

super_prestigeko_finala_igandean_izango_da

MP3 jaitsi

Pilotan esku huskan, Battitta Ducassou itsasuarrak, Donibane Garaziko Super Prestige lehiaketako finala jokatuko du igande arratsalde honetan, Mathieu Ospitalen aurka.

Kriztof Arotzarenak Ducassourekin mintzatzeko parada ukan du

Finala zuzenean Euskal irratietan, 5 orenetarik goiti.

2022ko Urtarrilaren 07a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Gibela zaintzeko garaia da

gibela_zaintzeko_garaia_da

MP3 jaitsi

Urte bukaerako ospakizunen ondotik, sobera jan eta edanaren sentsazioarekin garelarik, gibela dauku aipatu aldi honetan Ihitza Parot kronikariak.

À¯Â"¿

2022ko Urtarrilaren 07a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Istorio erromantikoa bazterrean utzita, dantzek eta irudiak balio dute"

_istorio_erromantikoa_bazterrean_utzita_dantzek_eta_irudiak_balio_dute_

MP3 jaitsi

Bi film arrunt desberdin ikusi ditu aldi honetan Otxanda Larzabal-Idiart gure zinema kronikariak.

Alde batetik Non Dago Mikel gomendatzen duen dokumentala, euskal gatazkaren parte den historia pantailera ekartzen duen dokumentua.

Eta bestetik West Side Story bertsio berria, luzea eta interes gutti duen instorioa, bainan irudi eta dantzak gustora begiratu dituenak.

2022ko Urtarrilaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016