BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urriaren 15eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urriaren_15eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Urriaren 15a

BERRIAK

Euskal kantugintza militanteen bozeramaile

euskal_kantugintza_militanteen_bozeramaile

MP3 jaitsi

Sarako idazleen biltzarraren 38. Edizioan hamar bat berrikuntza aurkeztu dituzte; tartean Colette Larrabururen À¢Â€ÂœQuand nous chantions sous FrancoÀ¢Â€Â.

Liburua frantsesez da baina euskarazko bertsio bat ere ukanen du. Hortan parte hartzen duen Pantxoa Carrerekin hitz egin du Oihana Daguerrek.

2021eko Urriaren 15a

BERRIAK

5 urte trukaketa garatzen Lehuntzen

5_urte_trukaketa_garatzen_lehuntzen

MP3 jaitsi

Lehuntzeko TRUKATU elkarteak 5 urte ditu aurten.

Zerbitzuak, jakintzak, gailuak edo produktuen trukatzea du helburua. Elkar lagunduz eta ingurumenaren alde joz, dirua ibilarazi gabe.

Maialen Zamponi elkarteko kideak, iragan berri diren ekimenak eta ondoko hitzorduak aipatu dizkio Kriztof Arotzarenari.

2021eko Urriaren 15a

BERRIAK

"Hoiekiko dugun begirada behar dugu aldatu"

_hoiekiko_dugun_begirada_behar_dugu_aldatu_

MP3 jaitsi

Urriaren 17an nazioarteko miseriaren kontrako eguna da. Nazio Batuen Erakundeak du egun hori finkatu, eta Ipar Euskal Herrian elkarte desberdinak kolektibo batean antolatu dira egunaren markatzeko.

Angeluko Cité de lÀ¢Â€Â™Océan-en iraganen da, atsaldeko 2etatik 5etara. Antolatzaileetan da Piarres Sein, Olatz Idoatekin mintzatu da.

2021eko Urriaren 15a

BERRIAK

Xan Harluxet Angeluko taldeko futbolariaren ezagutza egin dugu

xan_harluxet_angeluko_taldeko_futbolariaren_ezagutza_egin_dugu

MP3 jaitsi

Futbolean, Ipar Euskal Herriko bi taldek baizik ez dute aitzina segitzen Frantziako kopan; hauek dira Maule eta Angelu.

Xan Harluxet Garaztarrak Angeluko Genêts-ko taldean jokatzen du. Kriztof Arotzarenak elkarrizketatu du.

5garren itzulia, asteburu honetan:

À‚·Larunbata 19.00: Nontron St Pardoux / Angelu

À‚·Igandean 15.00: Limens / Maule

2021eko Urriaren 15a

BERRIAK

Bi urrezko medaila Endaika arraun taldearentzat

bi_urrezko_medaila_endaika_arraun_taldearentzat

MP3 jaitsi

Hendaiako Endaika elkarteak 2 urrezko medaila ardietsi ditu berriki, Frantziako txapelketan.

PR3 proban, Elur Alberdi eta Bixente Erbanik Frantziako txapela jantzi dute. Hortan, gaitasun guziak dituen arraunlaria, elbarritasun bat duen batekin uztartzen dira.

Elur Alberdi txapeldun berriarekin egon da Kriztof Arotzarena

Goraipatzekoa ere, Endaika elkarteko Jessica Berra. Hunek bere laugarren Frantziako txapelketa irabazi baitu. Geroztik ere, hirugarren bukatu du Portugalen iragan munduko txapelgoan. Brontzezko medailarekin itzuli da Euskal Herrira.

2021eko Urriaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016