Epaiskan ze berri?
2024ko Maiatzaren 02a
![Epaiskan%20ze%20berri?](https://gureirratia.eus/lib/irudiak/--epaiska_web_031328.jpg)
Bertso bazkaria Epaiskan egingo dute maiatzaren 4an / EPAISKA
Baionako pannecau karrikan kokatua den Epaiskan, larunbat honetan bertso bazkari bat antolatzen dute.
Bi bertsolari, bi belaunaldi, bi probintzia desberdinetarik datozenak elkartuko dituzte: Haira Aizpurua eta Onintza Enbeita.
Baliatu gira, Epaiskaren ondoko hitzorduak aipatzeko tartean maiatzaren 10ean antolatu duten kontzertua: Ikusiko! Baionako talde berriak joko du Debagoienako Neallta Folarekin.
Arantxa Idiederrek hitz egin du elkarteko kide den Martin Antxiarekin.
Erreserbatzeko bertso bazkariarentzat: 07 45 05 36 90