Epaiskan sartzeko parada astearte honetan
2019ko Irailaren 23a
Pannecau karrikaren giroan murgiltzen da Epaiska / GURE IRRATIA
Baiona ttipian, aspalditik idekia den gunea da. Epaiska, ostatu bat da, bainan elkar gune bat ere, bilkura gela bat, edota hitzaldi gune bat.
Elkarte batek kudeatzen du Epaiska, eta sartzeaz baliatzen dira, bilkura ideki bat egiteko, asteartean, irailaren 24ean, 19tan.
Ideia da parada eskaintzea elkartean sartzu nahi duenari, taldearen funtzionatzeko manera zoin den ezagutzea, giro goxoan.
Arantxa Idieder Epaiskako kide diren Txomin Urriza Luro eta Maindi Murua Berrarekin egon da.